52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zirkulazioaren gaineko 2018ko zerga. Borondatezko ordainketa

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 5eko 52/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren errolda fiskala 2018ko ekitaldirako.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren apirilaren 5a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1803120