51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean eta 2018ko otsailaren 8an egin bilkuretan, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan (eranskinean eta 8. artikuluan, hurrenez hurren). Hura 2015eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua zen, martxoaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz Hirian, 2018ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1802804