51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Sorladako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela eta lau urterako bete behar dela.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udal Idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

–Espainiarra izatea.

–Adinez nagusia izatea.

–Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Sorladan, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1802926