51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2018ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2018ko aurrekontuan (kreditu berezia sortzea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1802740