51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hirigintzako hitzarmena, Martzillako S8-5 unitatean industriarako erabilera duen lurzoruaren aldaketa puntualari dagokionez

Martzillako Udalak 2018ko otsailaren 8an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen sinatu beharreko Hirigintzako hitzarmena Andotrans S.XXI, SLU merkataritzako enpresarekin, Martzillako S8-5 unitatean industriarako erabilera aldatzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenekin bat. Espedientea hogei egunean egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1802158