2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzaltzuko Udalak, 2018ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; halakorik ez bada aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan ezarritakoa betez.
Itzaltzun, 2018ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1802846