51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planeko Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Kale Berriko 3an. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2018ko otsailaren 20an egindako Osoko Bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia (etxebizitzak zaharberritzea) Kale Berriko 3ko eraikina irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen legedira egokitzea eta lerrokadura aldatzea, Udal Plan Orokorreko determinazioak garatzeko. Partikular baten ekimenez tramitatu da eta Kale Berriko 3ko jabeen erkidegoak sustatu du.

Bigarrena.–Parte-hartze plana onestea, plan hau tramitatzen hasi aurretik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluetan ezarritakoan oinarriturik.

Hirugarrena.–Hiri-jarduketarako Plan Berezia (etxebizitzak zaharberritzea) jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, hasiera bateko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udal honetako egoitza elektronikoan argitaratzen denetik kontatzen hasita. Jendaurreko epean, edozeinek aztertu ahal izango du Hiri-jarduketarako Plan Berezia eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren eremuan lursailak dituzten jabeei.

Irurtzunen, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1803129