51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2018ko martxoaren 5eko 10/2018 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Asier Maya Miquelestorenaren esku utzi du heldu den 2018ko apirilaren 3an Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Etxalarren, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1803116