51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2. aldaketa, Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2018rako aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2018ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa (goranzko doikuntza) Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2018rako aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Castejonen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1802793