51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

47C/2017 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zizur Nagusiko Musika Eskola entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Zizur Nagusiko Musika Eskola entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003312011998) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2017ko otsailaren 20an, udalaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2016ko azaroaren 25ean eta zuzendua 2017ko martxoaren 20an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Zizur Nagusiko Musika Eskola entitatearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801575