5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2018ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

2018ko ekitaldian indarra izanen duten udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak.

Zergak:

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,196.

Eraikuntzak, Instalazioak eta Obrak: %4,00.

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean portzentaje hauek aplikatuko dira:

  • Batetik bost urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hamabost urtera arteko aldia: 2,1.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,1.

–%16ko karga-tasa ezarri da, urteko.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

Aldaketa honek 2018ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1714375