44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 18an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 27.500,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.199.875,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 125,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.227.500,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.089.518,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 47.982,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.227.500,00 euro.

Berriozarren, 2018ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1802103