44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1802209