44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Alkatetzaren otsailaren 14ko 83/2018 Ebazpenarena. Haren bitartez onetsi da “Inicia proiektua 2018” autoenplegua babesteko eta sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 386516.

Lehena.–Onuradunak:

1. Langile autonomoak, enpresa jarduera 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31 bitarte hasi dutenak. Deialdiaren 5.2 oinarriko baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte, diru-laguntzaren xede diren jardueren arabera eta diru-laguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. 2017. urteko deialdian eskabidea epe eta forma egokietan aurkeztu zuten langile autonomoak, zegokiena erabat edo hein batean jaso ez zutenak.

Bigarrena.–Xedea:

“Inicia proiektua 2018” autoenplegua babesteko eta sustatzeko programaren xedea da herrian sortutako enpresa kopurua handitzea, enplegua sortzeko eta ondorioz ekonomia eta gizarte garapenean eragiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arauemaileak:

“Inicia proiektua 2018” autoenplegua babesteko eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

9.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Urte bakoitzeko urriaren 31 da deialdi honetan ematen diren diru-laguntzen eskaerak aurkezteko mugaeguna.

Eskaerak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1802544