44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Udal ordenantza, Deierriko udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2018ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Euskararen ordenantza”, espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deierrin, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1802144