44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

74/2018 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen Mauleón Rosquil andrea Lizarrako OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Carmen Mauleón Rosquil andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1802177