44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zabaleko 23. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Zabaleko 23. poligonoko 64. lurzatiaren eremuan, José Miguel Martínez Rodríguezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aritzalan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1802059