44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, haurrak (0-3 urte) Eguesibartik kanpoko ikastetxeetan eskolatzeko diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 387028 eta Udalaren webgunean.

Xedea.

Oinarri hauetako diru-laguntzen xedea da udal ikastetxeetan tokirik egon ez eta haurrak ibarretik kanpora eskolatzen dituzten familien karga ekonomikoa arintzea.

Laguntzen onuradunak.

Onuradunak izan ahalko dira baldintza hauek betetzen dituzten familiak bakarrik:

1. Udal ikastetxe batean eskolatuko den adingabearen gurasoak, bai eta haurra bera ere, Eguesibarko Udaleko Biztanleen Erroldan inskribaturik egon beharko dira.

Guraso bakarreko familien kasuan, eskolatzeko laguntzaren xede den adingabeaz gain, nahikoa izanen da Eguesibarren bizi ohi den aita edo ama bertan inskribaturik egotea.

2. Udal ikastetxeetan aurreinskripzioa egin beharko da, Udalak ezarritako epeen barnean.

3. Orobat, aurreinskripzio horrek berekin dakartzan kuota, tasa eta ordainarazpen guztiak ordaindu beharko dira.

4. Ezinbesteko baldintza izanen da adingabearen inskripzioa itxaron zerrendan gelditzea, tokirik ez dagoelako udal ikastetxeetako batean ere ez.

5. Matrikula egin beharko da ibarretik kanpoko haur hezkuntzako ikastetxe batean. Hura titulartasun publikoko izanen da eta legez eskatutako baimenak izanen ditu. Matrikula hori eginen da ibarreko ikastetxeetarako egindakoaren hezkuntza modalitate berean. Eta ikastetxe horrek Eguesibarko Udalarekin hitzarmena sinatua duenetarikoa izan beharko du.

Ibarrean eskatutako modalitateen artean euskaran murgiltzekoa baldin badago, ulertuko da hezkuntza modalitatea errespetatu dela ibarretik kanpoko ikastetxean matrikula egin bada euskarako modalitateetako batean edo euskararen hastapenetakoan.

6. Ibarreko ikastetxe batean, eskatutako edozein hezkuntza modalitatetan, eskolatzeari uko egin ez izana. Matrikulazio epea amaituta, plaza hutsa eskaini eta ibarrean eskolatzeari uko egitea ez da oztopo izanen oinarri hauetan araututako laguntzak eskuratzeko.

7. Oinarri honetako 2.etik 6.era bitarteko baldintzak ez dira aplikatuko familiak 3. baldintzako aukera hautatu badu.

8. Oinarri hauetatik ondorioztatzen diren baldintzak eta beharkizunak betetzea.

Eskolatzeko laguntzaren eskaera.

Eskolatzeko laguntzaren eskaera eginen da ekainaren azken astean (ekainaren 26tik 29ra). Behar izanez gero, aparteko epe bat irekiko da.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Haur hezkuntza zerbitzua (ibarrean eskatutako edozein hezkuntza modalitatetan) ematearren Eguesibarko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatuta duen udalerri bateko ikastetxe publikoan egindako matrikulazioa.

Sarrigurenen, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1802542