44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2018rako karga-tasak

Urraulgoitiko Udalak, 2017ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabaki zuen ondotik aipatzen diren karga-tasak ezartzea 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2851.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5655.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,18.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

–Balioaren igoera zehazteko portzentajea: legezko gutxienekoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1802203