44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2018rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, 2018rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aitzinetik 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 16an, eta toki entitate honen iragarki-oholean paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,85.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako JEZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %12.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1802139