44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2627 zenbakiko Ebazpena, 2017ko azaroaren 7koa, Udaltzaingoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aurkako errekurtsoari buruzkoa

Iruñeko Udalak, 2018ko otsailaren 1eko (3/CP) osoko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2627 zenbakiko Ebazpena, 2017ko azaroaren 7koa, jakintzat hartzea. Haren bitartez partez baietsi zen 1031/17 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Udaltzaingoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aurka ezarritakoa, Iruñeko Udalak, 2017ko martxoaren 2ko osoko bilkuran onetsi baitzuen. Hortaz, 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan, analogiaz 29/1998 Legearen 72.2 artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da aipatutako ebazpenaren “Ebatzi du” zatia, hitzez hitz:

“EBATZI DU: Partez baiestea aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aurka ezarritakoa, Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 2an onetsi baitzuen, aipatu Erregelamenduaren 49.2 artikuluan jasotako determinazioa zuzenbidearekin bat ez datorrela adierazteari dagokionez, hain zuzen ere ondoko polizia taldeetan lanpostu hutsak berariazko lehiaketaren bitartez betetzeari dagokionean: Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea, Komunitate Poliziako Taldea, Bide Planifikazioko Taldea, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea, eta gainerako guztian errekurtsoa ezestea.”

Iruñean, 2018ko otsailaren 9an.–Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1802131