44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da, laburturik, 2018ko aurrekontua, behin betiko onetsi ondoan. Izan ere, behar diren tramiteak egin dira eta legez ezarritako epea erreklamaziorik gabe bete da, iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 18an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 500.000,00.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000,00.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 314.200,00.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 765.440,00.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 303.000,00.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 1.000,00.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 895.342,29.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 642.942,86.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00.

Diru-sarrerak, guztira: 3.461.925,15.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 516.200,00.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.027.530,00.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 79.350,00.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabe batzuk: 0,00.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.794.245,15.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 44.500.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00.

Gastuak, guztira: 3.461.925,15.

2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1802148