44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, Animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespenaren iragarkian

Animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespenaren iragarkia 2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an, eta hartan aldaketa hauek egin dira:

–14. artikuluan, “gertatu eta gehienez ere 15 egunean” dioen lekuan, “gertatu eta gehienez ere 8 egunean” behar du.

–30 artikulua erabat aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

“30. artikulua.Ordenantza honetako aurreko artikuluari jarraikiz kalifikatutako arau-hausteak honela zehatzen ahalko dira:

–Arinak, 60,01 eta 150,25 euro bitarteko isunarekin.

–Larriak, 150,26 eta 601,01 euro bitarteko isunarekin.

–Oso larriak, 601,02 eta 3.005,06 euro bitarteko isunarekin.

Arau-hausleak isuna ordaintzen badu jakinarazpenaren ondoko 15 eguneko epean, %50eko hobaria izanen du.

“Murriztapen horiek xedatu beharko dira prozedura hasten delako jakinarazpenean, eta eraginkortasuna baldintzatuko du zehapenaren aurka inolako ekintza edo errekurtso administratibo aurkezteari uko egiten bazaio edo halakoetan atzera egiten bada”, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 85. artikuluak xedatuari jarraikiz.”

Uharten, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1802120