44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Kaleen errotulazioa eta eraikinetan eta etxebizitzetan zenbakiak jartzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kaleen errotulazioa eta eraikinetan eta etxebizitzetan zenbakiak jartzea arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Juanperez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1802242