44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 22an, 2018ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.272,77 euro.

Gastuak, guztira: 17.272,77 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 487,68 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.651,22 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 9.897,43 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.236,44 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.272,77 euro.

Eguesen, 2018ko otsailaren 13an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1802196