44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802169