44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Cortesko Udalaren ordenantza fiskal orokorra eta zenbait ordenantza fiskal, ondotik ematen direnak:

0.–Ordenantza fiskal orokorra.

1.–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak eta prezio publikoak.

2.–Udalaren haur eskolan zaintzaren eta egonaldiaren zerbitzua emateko prezio publikoak.

3.–Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasak.

4.–Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatzen dituen ikastaro eta jardueretako sarrera, izen-emate edo matrikuletako prezio publikoak.

5.–Jarduerak kontrolatzeko lizentziak emateko tasak.

6.–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak.

7.–Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak (merkatu txikia, azokak, obrak etab.).

8.–Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasa.

9.–Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

10.–Udal hilerria erabiltzeko tasa.

11.–Cortesko gazteluan bisita gidatuak egiteko tasa.

12.–Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikoaren erakusketa iraunkorrean bisitak egiteko tasa.

13.–Cortesko gazteluan ezkontza zibilak egiteko tasa.

14.–Ezkontza zibilak egiteko tasa.

15.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak.

16.–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

17.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

18.–Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza.

19.–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

20.–Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

21.–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

22.–Ordenantza, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituena Cortesko Udalean.

23.–Laboratzeko eta larratzeko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

24.–Cortesko adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

Iragarkia 2017ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. Honako ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere –halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan–, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zerga-egitatearen edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Cortesko udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zerga-egitatearen zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zerga-egitateak jarraitutasunez gertatzen badira.

5. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zerga-prestazioak betetzeko obligazioa duena, zergaduna edo haren ordezkoa izateagatik.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zerga-egitatetik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.

Zergadunaren ordezkoa da, Legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.

2. Zerga-egitate bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

Zerga harremanaren aldaezintasuna

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Egoitza fiskala

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatu ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitza, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

10. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatzearen ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatzearen ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatzearen ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banaketa irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Zerga-zorra

11. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galda daitezkeen errekarguak.

b) Berandutze-interesa, sorrarazten den aldi horretan indarra duena.

c) Tributuei buruzko 13/2000 Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu-errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna zerga-zorra ordaintzean

12. artikulua. Erantzukizuna tributu-zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta. Ordea, premiamendu-errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari ordenantza honen 17. artikuluaren 1) apartatuan araututako kasuan.

13. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. artikulua. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien tributu obligazioetan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. artikulua. 1. Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sorrarazi eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaio horietako edonori.

17. artikulua. 1. Tributu-zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratu ahal izateko, egintza administratibo bat egin beharko da, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzutea eman eta gero. Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ez badu, premiamendu bidezko diru-bilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu-zorraren iraungipena

18. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako tributu-zorrak eta erantzukizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, eskatzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean (edozein kontzeptu dela bide) haien ondorengo direnei. Erantzukizun hori ezin zaio eskatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horien erosketak (eroslea pertsona bakarra nahiz batzuk izanik) aukera ematen badio ustiapenari edo jarduerari jardunean segitzeko.

2. Eskuratzailearen erantzunbeharrak ez dio pagatu beharra kentzen eskualdatzaileari. Biak dira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna eskatzeko prozedura ordenantza honen 17.1 artikuluan ezartzen da.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, adjudikatu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

19. artikulua. Zerga-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Kaudimengabezia frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

20. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean preskribituko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu-zorra likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik hasita.

b) Likidaturiko tributu-zorren ordainketa eskatzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean preskribituko da beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.

3. Preskripzioa eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea.

21. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. apartatuak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu edo jasotzeko asmoz.

b) Edozein erreklamazio edo errekurtso paratzen bada.

c) Subjektu pasiboak tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. apartatuaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

23. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributuen arloko arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak

24. artikulua. 1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legez arau-haustetzat hartzen diren ekintzek edo omisioek honako kasu hauetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, botoa gorde zutenentzat edo erabakia hartu zeneko bileran egon ez zirenentzat.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze-interesa eskatuko da.

5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen agintari judizialek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Fiskaltzak espedientea itzultzen ez duen bitartean.

Agintaritza judizialak zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu obligazio edo betekizunak ez betetzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu-zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulitakoak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onuren edo itzulketen zenbatekoaren gainean.

29. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,50etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutxitzea deusetan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze-interesak eskatzea ordainketarako borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.

Zehapenen graduazioa

30. artikulua. 1. Tributu zehapenak mailakatzeko honakoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren.

b) Toki entitatearen ikerketa lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien.

c) Arau-hausterako iruzurrezko baliabideak erabili diren edo hura beste pertsona baten bitartez egin den.

d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin.

e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duen edo berandu bete ote duen.

f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2. Mailakatze irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3. Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 gutxituko da subjektu arau-hausleak edo, hala balitz, erantzuleak egiten zaion arautze proposamenarekin bat datorrela adierazten duenean.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez da erabiliko.

Zehatzeko prozedura

31. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta hartan interesdunari entzunaldia emanen zaio.

Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.

Zehapena gutxitzea

32. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Zehapenik ez da inoiz eskualdatzen ahalko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, adjudikatu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

IV. KAPITULUA

Kudeatzeko arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak

33. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

34. artikulua. a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zerga-egitate baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zerga-egitatea biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

35. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zerga-egitatea gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak

36. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du esan nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Tramitatzeko epeak

37. artikulua. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du esan nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei kexa erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexa erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betiko ebatzi aurretik konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena

38. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zerga-egitatea osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

39. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren beste aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

40. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zerga-egitatearekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

41. artikulua. a) Ikuskatze jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

–Zerga-egitatearen funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

–Bidezko jotzen diren zerga-egoerak.

–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabost eguneko epea emanen zaio.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

42. artikulua. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek ematen ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioari laguntza emateko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

c) Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Ordainarazpenen likidazioa.

43. artikulua. a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

–Zerga-egitatearen ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko apartatuan adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

44. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

45. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

–Haien funtsezko elementuak.

–Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

–Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu-zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

46. artikulua. Subjektu pasibo baten gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakarrean bateratzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

–Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non bateratzen diren likidazioak oro zehazturik eta banakaturik geratuko baitira.

–Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor bateratua.

Zergadunen zentsuak

47. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

48. artikulua. a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio nagusiak

50. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da udal ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

51. artikulua. a) Diru-bilketa egin daiteke:

–Borondatezko aldian.

–Epe exekutiboan.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Epe exekutiboan, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

52. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa eginen da udal diruzaintzaren edo ezartzen diren banketxeen bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez

53. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektu pasiboek aurretik ezagunak dituzten zergadun zentsuetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin zentsu, errolda edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa tokia

54. artikulua. a) Udal administrazioaren aldeko zorren diru-sarrera bertako kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu-zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.

Ordainketa epeak

55. artikulua. Zerga-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, bana-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka komunikatuko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zerga-egitatea sortzen den egunetik aurrera.

Interesak eta errekarguak

56. artikulua.

1. Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak eta epeari dagozkion errekarguak sortuko ditu.

Epe exekutiboko errekarguak hiru motakoak dira: errekargu exekutiboa, premiamendu-errekargu murriztua eta premiamendu-errekargu arrunta.

Errekargu horiek bateraezinak dira beren artean eta borondatezko aldian ordaindu gabeko zorraren gainean kalkulatzen dira.

2. Errekargu exekutiboa %5ekoa izanen da eta probidentzia jakinarazi aurretik epe exekutiboan ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.

3. Premiamendu-errekargu murriztua %10ekoa izanen da eta zein zorretarako hasita den premiamendu-prozedura, haiek ordaintzeko ezartzen den erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.

4. Premiamendu-errekargu arrunta %20 izanen da eta artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direnean aplikatuko da.

5. Premiamendu-errekargu arrunta bateragarria da berandutze-interesekin. Errekargu exekutiboa edo premiamendu-errekargu murriztua aplikagarri direnean, ez dira epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak eskatuko, baldin eta premiamendu-prozedura hasteko oinarri izan diren zorrak ordaintzeko ezarritako erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaintzen badira.

6. Epe exekutiboa behin hasita, Zerga Administrazioak likidatutako edo autolikidatutako zorren diru-bilketa, foru lege honen 116.3 artikuluan aipatzen direnena, eginen du, pagatzera behartuta dagoenaren ondarearen gaineko premiamendu-prozedura bidez.

7. Premiamendu-prozedura zordunari jakinarazi beharreko probidentziaren bidez hasiko da, zeinean ordaindu gabe dagoen zorra zenbatekoa den jakinarazi eta ordaintzeko eskatuko baitzaio, epe exekutiboko errekarguekin eta berandutze-interesekin batera.

Zordunak ez badu erregelamenduz ezarritako epean pagatzen, ondasunak bahituko zaizkio, eta horrela ohartaraziko zaio premiamendu-probidentzian.

8. Premiamendu-probidentzia organo eskudunak eginen du eta premiamendu-prozedurari hasiera emateko nahikotzat hartuko da. Ordaintzera behartuta daudenen ondasun eta eskubideen kontra jotzeko, epaitegietako epaiek adina indar izanen du.

9. Zordunak ordaindu beharko ditu premiamendu-prozeduraren kostuak.

Ordaintzeko modua

57. artikulua. Tributu-zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bestela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da. 59. artikulua. 1. Zerga-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aurreko atalean esanagatik ere, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Ordainketa geroratzea eta zatikatzea

58. artikulua. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, udal aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

59. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean udal ebazpenen aurka egiteko orokorrean ezarri diren errekurtsoak aurkezten ahal dira, ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.

60. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

61. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geratu da Cortesko Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorra, 2011ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, otsailaren 7an.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa:

1. Desgaitasun txartelak egitea.

2. Ziurtagiriak eta baimen-orriak.

3. Konpultsak.

4. Lurzatien gaineko zedulak.

5. Kontzesioaldirako herri lurzatia eskatzeko tramitazioa: kuota bat ezarriko da herri lurzati bakoitzeko.

6. Arma txartelak egitea.

7. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

8. Lanpostuak betetzeko deialdiak.

9. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta egiten badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

10. Ezkontza zibilak egitea eta espedientea tramitatzea.

11. Fotokopiak.

12. Peñetarako lizentzia tramitatzea.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da luzatuko, edo bestela ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Zenbatekoak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Minusbaliatuendako txartelak ematea.

1. Minusbaliatuendako txartelak luzatzea: 3 euro.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1. Ziurtagiriak edo bolanteak ematea: 1,90 euro.

III. epigrafea.–Konpultsak.

1. Konpultsak egitea: 1,90 euro.

IV. epigrafea.–Lurzatien zedulak.

1. Lurzatien zedulak ematea: 2,00 euro.

V. epigrafea.–Kontzesioaldirako herri-lurzatia eskatzeko tramitazioa.

1. 55 euroko kuota ezarriko da herri lurzati bakoitzeko.

VI. epigrafea.–Arma txartelak ematea.

1. Arma txartelak ematea: 1,90 euro.

VII. epigrafea.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

1. Lizentzia bakoitzeko: 25 euro.

VIII. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

1. Inskripzio bakoitzeko: 10 euro.

IX. epigrafea.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

X. epigrafea.–Ezkontza zibilak egiteko eta ezkondu gabeko bikote egonkorrak osatzeko espedientea tramitatzea.

1. Ezkontza zibil bakoitzeko: 20 euro.

2. Ezkondu gabeko bikote egonkor bakoitzeko: 10 euro.

XI. epigrafea.–Fotokopiak egitea.

1. DIN A4, zuri-beltzean: 0,20 euro orri bakoitzeko.

2. DIN A4, koloretan: euro 1 orri bakoitzeko.

3. DIN A3, zuri-beltzean: 0,40 euro orri bakoitzeko.

4. DIN A3, koloretan: 2 euro orri bakoitzeko.

ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAN ZAINTZA
ETA EGONALDI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak. Bi kuota ez ordaintzeak zerbitzua besterik gabe bertan behera gelditzea ekar dezake.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Kalkulu-oinarriaren zehaztapena: Nafarroako Gobernuak ezarritako irizpideei jarraikiz eginen da.

5. artikulua. Eskolatzeagatik eta jantokiagatik ordaindu beharreko kuotak: Nafarroako Gobernuak ezarritako zenbatekoen arabera, eta orobat aplikatzen ahal diren hobari fiskalak.

41 euroko berme bat ere ordainduko da plaza gordetzeko matrikula egiten den unean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

UDALAREN IGERILEKUAK ERABILTZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

3. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua erabiltzen dutenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Igerilekuko sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, Udalak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere.

Erabiltzeko arauak

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete zentro bakoitzean ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude. Hona hemen:

Udal igerilekuen instalazioetan eta esparruan sartzeko ezinbestekoa da harrera-lekuan abonamendua edo sarrera aurkeztea.

Igeriketa ikastarora doazen haurren laguntzaileak, ikastaroko saioak iraun bitartean, esparruan sartu ahalko dira eta tabernaren eremuan egon, abonatu gabeak izan arren edo sarrerarik erosi ez badute ere. Saioa bukatutakoan esparrutik alde egin beharko dute.

Udalak instalazioak itxi ahalko ditu aldi baterako, bainatzeko eremuak barne, ikastaroak, kirol probak, mantentze-lanak edo bestelakoak egiteko, eta erabiltzaileek ez dute eskubiderik izanen sarrera edo abonamenduetan murrizketarik jasotzeko. Murriztapen horiek aldez aurretik planifikatu badira, iragarkia jarriko da instalazioaren sarreran.

Debekatu eginen zaio esparruan sartzea higiene eta osasun aldetik itxura egokia ez duen orori.

6 urtetik beherako haurrek ezin izanen dute esparruan sartu haien erantzulea izanen den heldu batekin ez badoaz.

Aldagelen eremuan nahitaezkoa da txankletak edo bainuko oinetakoak erabiltzea.

Igeri-ontzietara edo igerilekuetara dutxetatik sartu ahalko da soilik, eta nahitaezkoa izanen horiek erabiltzea bertatik pasatzerakoan; ezin da oinetakoekin eta bestelako arropekin sartu, ez bada bainujantziarekin eta txanoarekin. Azken hori janztea ez da nahitaezkoa, baina bai oso gomendagarria.

Debekatuta dago ibilgailuen kamerekin egindako flotagailuak, koltxonetak eta abar erabiltzea eta, orobat, pilotekin jolastea eta hegalak erabiltzea, gainerako erabiltzaileei traba egin ahal dietelako. Igeriketa saioetan hegal eta pilota bereziak erabili ahalko dira ikastaroaren ikaskuntza garapenerako.

Debakatuta dago jatea horretarako ezarritako eremuetatik kanpo eta lurrera zaborrak botatzea. Orobat, debeku da baloiekin, erraketekin edo bestelako materialekin jolastea horretarako ezarritako eremuetatik kanpo.

Ez da erantzukizunik sortuko jantzitegian utzitako objektu baliotsuengatik.

Arau horietako edozein urratzen bada zainketako arduradunen gaztigua jasoko da. Egun berean beste arau-hausteren bat egiten bada kanporatu eginen da egun horretarako eta denboraldi berean berriz ere arau-hausterik egiten badu zehapena ezarriko zaio.

Instalazioen irekiera ordutegitik kanpo erabat debekatua dago esparruan sartzea.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Arau-hauste eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

–Hona hemen arau-hauste arinak:

1.–Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2.–Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igeri-ontzien esparruan.

3.–Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4.–Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5.–Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdeguneetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6.–Zaindu gabe edukitzea 7 urtetik beheitiko haurrak, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7.–Igerilekuan dutxatu gabe sartzea.

8.–Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

9.–Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

10.–Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

11.–Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

12.–Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

13.–Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

14.–Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

15.–Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

–Hona hemen arau-hauste larriak:

1.–Abonamenduaren edo sarreraren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2.–Egun berean bi falta arin egitea.

3.–Instalazioan animaliak sartzea, gidazakurrak izan ezik.

4.–Bainu hartzaileei traba egitea.

5.–Basakerietan aritzea.

6.–Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7.–Beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen beste edozein arau-hauste.

8.–Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.

9.–Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10.–Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11.–Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1.–Falta larri bat behin eta berriz egitea.

2.–Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten falta larriak.

3.–Abonamendu edo sarrerak faltsutzea.

4.–Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5.–Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6.–Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7.–Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.

8.–Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

–Lehen falta arina, idatziz kargu hartzea.

–Bigarren falta arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

–Hirugarren falta arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

–Laugarren falta arina urte berean falta larritzat hartuko da.

b) Larriak:

–Lehen falta larria, hamabost egunerako bidaltzea.

–Bigarren falta larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

–Hirugarren falta larria urte berean, falta oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

–Lehen falta oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

–Bigarren falta oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

Urteko abonamendua

1.–Kirol zentroa eta igerilekuak: 232,00 euro.

Denboraldiko abonamenduak:

1. Banakakoak:

–Helduak: 49,00 euro.

–Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 25 euro.

–6 urtetik beheiti: salbuetsiak.

2. Familiakoak (gutxienez 3 kide):

–Helduak: 44,00 euro.

–Haurrak 23,00 euro.

Hileko abonamenduak (30 egun naturalekoak, abonamendua egiten denetik):

1. Banakakoak:

–Helduak: 27,00 euro hilean.

–Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 15,00 euro.

–6 urtetik beheiti: salbuetsiak.

2. Familiakoak (gutxienez 3 kide):

–Helduak: 23,00 euro.

–Haurrak 13,00 euro.

15 sarrerako abonamendua:

–Helduak: 30,00 euro.

–Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 18,00 euro.

Sarrerak:

1. Lanegunak:

–Helduak: 3 euro/eguna.

–Haurrak, 14 urte bitarte: 2,50 euro/eguna.

–6 urtetik beheiti: salbuetsiak.

2. Jaiegunak:

–Helduak: 5,20 euro/eguna.

–Haurrak, 14 urte bitarte: 4,10 euro/eguna.

–6 urtetik beheiti: salbuetsiak.

Abonamenduak pertsonalak eta besterenezinak dira. Ondorio hauetarako heldutzat hartuko dira igerilekuen denboraldiaren urtean 15 urte beteko dituztenak. Orobat, igerilekuen denboraldiaren urtean 6 urte beteko dituztenak haurren abonamendua ordainduko dute.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

4. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen ekitaldi, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Kirol ikastaroak:

–Kirol Zentroko urteko abonamenduarekin, matrikula: 55 euro kirol ikastaro bakoitzeko.

–Astean 2 egun edo gehiagoko ikastaroak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.

–Astean egun bateko ikastaroak: 20 euro/hilabetea eta 48 euro/hiruhilekoa.

–Hirugarren adinekoendako gimnastika: 24 euro/urtea.

–Kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak, helduendako: 120 euro/taldea.

–Kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak, haurrendako: 70 euro/taldea.

–Taldeak garraiatzeko kuotak: 60 euro/hiruhilekoa/laguna.

–Kiroldegia erabiltzeko kuotak: 14 euro/orduko.

Klausula:

Monitorearen kostua ezarritako tasa baino handiagoa bada, hori igoko da kostua berdindu arte.

2. epigrafea.–Kulturako eta aisialdiko jarduerak:

–Eskulan ikastaroko kuotak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.

–Ikastaro berrien kuotak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.

–Zezenketa, musika, kultura eta aisialdiko ikuskizunetara sartzeagatik: gehienez ere 74 euro, ikuskizun edo ekitaldiaren kostuaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioak aldizka irekitzea.

f) Titulartasun aldaketak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Jarduerarako eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta haren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien araudian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

–Emandako lizentzia bakoitza: 200 euro (zenbateko hori handituko da txosten teknikoen kostuaren ondorioz).

II. epigrafea.–Titulartasun aldaketak.

–Eskualdaketa bakoitza, lizentzian aldaketarik egin gabe: 100 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ORDENANTZA

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

1. Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak, birzatiketak eta planeamenduko aldaketak tramitatzea.

2. Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, honako hauek dira:

a) Lurzatiketa egiteko lizentziak.

b) Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

c) Lehen erabilerako lizentziak.

d) Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

e) Lurrak mugitu, berdindu eta erauzteko lizentziak.

f) Emandako lizentzien aldaketak.

g) Behin-behineko lizentziak.

4. Eraikuntzako hondakinak (EEH) biltzeko zerbitzuaren prestazioa.

4. artikulua. Ordaindu beharra.

1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak tramitatzean, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

3. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak tramitatzean, haien tramitazioa hasierako onespenaren egintzarekin hasi bada eta ez badira ebatzi edo behin betikoz onetsi, ordaindu beharra sortuko da, Foru Komunitateko egunkarietako iragarkien gastuei dagokionez, espedientea hasiera batean onesten den unean.

5. artikulua. Subjektu pasiboa.

1. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

2. Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

6. artikulua. Tarifak eta karga-tasak.

Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

7. artikulua. Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak.

Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, hirigintzari buruzko araudian xedatuari jarraituko zaio.

9. artikulua. Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baino ez dira gutxituko.

10. artikulua. Kudeaketa arauak.

Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

11. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak. Orobat, prentsan argitaratzeko gastuak likidatuko dira, betiere argitaratu ondotik.

12. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera, obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera, alegia. Hortaz, ez dira horretan sartuko ez gastu orokorrak, ez kontratistaren industria mozkina ezta proiektua prestatzeko eta obra zuzentzeko ordainsari teknikoak ere.

Obra bukatu edo behin-behineko onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

14. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

15. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

16. artikulua. Udalaren lizentziarik gabe obrak egitea zigortu eta zehatuko da indarra duen araudian xedatuari jarraikiz, hirigintzako arau-haustetzat hartzen baita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteari dagozkion tasak 200 euroko zenbatekoarekin likidatuko dira.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak 200 eurokoak dira.

III. epigrafea.–Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak 200 eurokoak dira.

III-B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

Aplikatu beharreko tarifak 200 eurokoak dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak 200 eurokoak dira.

V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V-1) Finkak zatitu, batu, banandu edo bereizteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa sortuko da: 62 euro.

V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aurreko ataletan jaso ez badira:

–Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 euro edo gutxiagokoa duen lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasa hauek sortuko dira:

1. Obra gauzatzeko aurrekontua 500 euro bitarte: salbuetsia.

2. Obra gauzatzeko aurrekontua 500 eurotik gora 2.000 eurora bitarte: 5,12 euro.

3. Obra gauzatzeko aurrekontua 2.000 eurotik gora 5.000 eurora bitarte: 10,23 euro.

4. Obra gauzatzeko aurrekontua 5.000 eurotik gora 12.000 eurora bitarte: 25,58 euro.

5. 12.000 eurotik gora 18.000 eurora bitarte: 51,15 euro.

Salbuetsita daude fatxadak pintatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen etxebizitza partikularretan arrapalak eraikitzeko obra lizentziak.

–Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 eurotik goitikoa duen lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, 116,65 euroko tasa sortuko da. Salbuetsita daude fatxadak pintatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen etxebizitza partikularretan arrapalak eraikitzeko obra lizentziak.

V-3) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa sortuko da: 50 euro.

V-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa sortuko da: 50 euro.

VI. epigrafea.–Peñarako lizentziak tramitatzea: 50 euroko tasa.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK (MERKATU TXIKIA, AZOKAK, OBRAK ETAB.) ARAUTZEN DITUENA

7. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

b) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

c) Erabilera publikoko lurretan kokatutako merkatu txiki, postu, barraka, saltzeko etxola, ikuskizun eta jolaskizunak paratzea, bai eta kalez kaleko industriak ere.

d) Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

e) Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

f) Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

g) Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, zutoinak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

h) Eremu publikoko kioskoak, erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.

i) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

j) Ostalaritzako establezimenduen terrazak eremu publikoan.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da. Eremu publikoa ostatuetako barrekin okupatzeko, aldez aurretik tasa ordaindu beharko da eta baimen eskaerarekin batera tasaren ordainagiria aurkeztuko da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria, gehienetan, zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren luze-zabalaren arabera.

Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, kontzesioa, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, tasaren subjektu pasiboa aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aurretik eginda.

Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen araudia eta lizentzia lortzeko baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatuko duena.

Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

8. artikulua. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

9. artikulua. Udalak jabari publikoa okupatzeko baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea beste beharkizunik ez du izanen.

10. artikulua. Asteko merkatu txikiaren funtzionamendua.

Saltoki finkoen esleipena, haien onuradun izan daitezkeenen artean adostasunik ezean, urtero ezarriko da toki entitateko organo eskudunak ezartzen duen irizpideari jarraikiz. Ordaintzen ez bada ordaintzeko epea iraganda, saltoki hori ezin izanen da paratu, dagokion seihilekoa ordaindu arte.

Saltoki finko baten esleipenak emanen dio onuradunari saltokia edo tokia okupatzeko eskubidea merkatu txikia egiten den eguneko 9:00ak arte neguko ordutegian eta 8:00ak arte udako ordutegian; hortik aurrera beste edozein erabiltzailek okupatu ahalko du, behar den tasa aurretik ordainduta, eguneko saltokia balitz bezala.

Cortesko Udalaren zerbitzu osagarrietako langileek finkoak ez diren saltokiak esleituko dituzte merkatu txikiko egunetan, tasa ordaindu ondoan.

Saltoki finko bat urte osorako esleitu ondoan titularrak seihilekoren batean hura erabiltzeari uko egiten badio, saltoki bera okupatzeko lehentasunezko eskubidea galduko du, eta Udalarena izanen da saltoki hori berriz esleitzeko eskubidea, nahi bezalako irizpideari jarraikiz.

11. artikulua. Ostalaritzako establezimenduen terrazak.

Terrazatzat hartzen dira mahaiak, aulkiak, eguzki-babesak, toldoak, loreontziak eta gainerako hiri-altzari eramangarri edo zatikagarriak, bertan egiten diren jarduerak ostalaritzako jarduera nagusi bati lotuak badaude, hala nola ostatu, ostatu-kafetegi, jatetxe edo horrelakoei.

Horrelako okupazioetarako baimena eskatzen ahal dute ostalaritzako establezimenduetako jarduerarako lizentzien eta/edo irekitzeko lizentzien titularrek, baldin eta okupatu nahi den kanpoko eremuarekin mugakide badira, betiere jarduera egiten bada hura arautzen duten hirigintzako arauei eta sektorekoei jarraikiz.

Terraza ezarri baino lehen, nahitaezko baldintza izanen da tasa ordaintzea.

Terrazaren gehieneko zabalera establezimenduarena berarena izanen da, eremu publikoaren gainean proiektatua (zabalera gehiago nahi baldin bada, beharrezkoa izanen da alboetako establezimenduen edo eraikinen eskubideen titularrek baimentzea).

Oinezkoen pasabideak errespetatzen direla begiratuko da, baita ibilgailu publikoen eta larrialdietako ibilgailuen sarbidea ere, eta horrek lehentasuna izanen du beti eremu publikoko beladoreen okupazioaren gainean. Arrazoi horiek kontuan hartuta ere, terraza jartzea ukatu ahalko zaio, ostalaritzako establezimenduaren kokapenaren inguruabarrak ikusita.

Ostalariak mantendu beharko ditu eremua eta altzariak modu egokian, alegia, garbitasuna, segurtasuna eta txukuntasuna begiratuta, eta bera arduratuko da bertan edo inguruan sor daitezkeen hondarrak biltzeaz. Orobat, okupatutako eremuan pasabide irekia izateaz arduratuko da, nahikoa eta egokia oinezkoak pasa daitezen bertatik, espaloitik jaitsi beharrik gabe.

Terrazaren barrenean zernahi ikuskizun egin nahi bada, beharrezkoa izanen da Udalaren baimena.

Baimenaren titularrak behar adina aurreneurri hartuko ditu, hain zuzen ere terrazek ez diezaieten bizilagunei eragozpenik sortu. Horretarako, eta hasiera batean, hura 00:30ean bildu beharko da lanegunetan, eta ordutegi hori luzatuko da 01:30era arte, ostiraletik larunbaterako, larunbatetik iganderako eta jai bezperetako gauetan, salbu eta halako eremu akustikoetan dauden terrazen kasuan, legeria aplikagarrian eremu sentikortzat hartzen diren tokietan, horiek biltzeko ordua aurreratu beharko baitute delako arautegia beteko badute. Terrazaren altzariak biltzeari dagokionez, establezimendua ezarritako orduan baino lehenago itxi behar bada, bere ordutegiari jarraitu beharko dio eta altzariak ere lehenago bilduko dira. Hori guztia ezertan galarazi gabe ordutegi horiek, inoizka edo modu orokorrean, Udalak aldatzen ahal dituela urtean zehar.

Titularrak edo ordezkariak ez du terraza paratuko eta hura bildu beharko du udal agintariak edo udaltzainek beren eginkizunen barrenean hala agintzen diotenean Udalak antolatutako edo baimendutako edozein ekitaldi izateagatik.

Terraza erabiltzearen ondorioz, hiri altzarietan edo bestelako elementuetan, hala nola, zoladuretan edo berdeguneetan, triskantzak edo kalteak sortzen badira, haren titularra izanen da erantzule.

Terraza jartzeko eskabidea egiten denean, interesdunak Udal Diruzaintzan ordaindu beharko du tasa, zein den okupatu beharrekoa eremua, harexeri dagokiona.

Ikusirik autodeklarazioa eta horrekin batera eginiko diru-sarrera, Udalak eman edo ukatuko du terraza jartzeko baimena. Baimena ukatuz gero, itzuli eginen da ordaindutako tarifa.

Orobat, interesdunek eginiko autodeklarazioa Udal Zerbitzuek azter dezakete edozein unetan, eta horretarako likidazio osagarria eginen du frogatu ondoren egiazki zenbat mahai ezarri diren, ezertan ukatu gabe behar diren zehapenak aplikatzen ahal dituela, horiek mailakatuak izanen baitira arau-haustearen larritasunaren edo bildu diren inguruabarren arabera, baina isunak ezin izanen dira inolaz ere 300 euro baino txikiagoak izan.

Interesdunak autodeklarazioan adierazi baino mahai gutxiago paratzen baditu terrazan, ez du eskubiderik izanen ordaindutako diruaren itzulketa jasotzeko.

Herrian baldin bada jairik edo gertakizun berezirik bizilagunak oro har ukitzen dituena, Udalak baimena eman dezake halako egun jakin edo denboraldi baterako interesdunak eginiko autodeklarazioan agertzen diren mahai kopurua baino gehiago jartzeko, horregatik ondorioztatu gabe nahitaez tarifa osagarria kobratuko duenik. Mahaiak jartzeak edo horien kopurua handitzeak berekin ekar dezake ibilgailuei bidea ixtea edo murriztea.

Terrazak jartzeko baimenaren eskabidea tramitatu beharko da honako autolikidazio eta diru-sarreretarako orria beteta:

Terraza jartzeko eskabidea (PDFa).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Terrazak: 12 euro mahai bakoitzeko hiruhilean.

I.2. Eremu publikoa ostatuetako barrekin okupatzea: 148 euro urteko.

I.3. Eremu publikoa okupatzea ferietako saltoki, obrako material, aldamio, eskulan txiki edo bitxi merkeen postu eta abarrekin: 0,75 euro/m²/eguna. Postu bakoitzeko, gutxienez, 6,2 euro, eta eraikuntzako materialekin hileroko okupazioa, 6,2 euro, gutxienez.

I.4. Eremu publikoan publizitate-afixak paratzea: 160 euro bakoitzeko.

I.5. Beste aprobetxamendu batzuk:

a) Obren edukiontziak: egunean: 5 euro.

b) Zoru publikoan egindako gainerako aprobetxamenduak: 0,75 euro/m²/eguna.

c) Saltzeko makinak Udalaren eraikin edo lokaletan jartzeagatik: 27 euro makina bakoitzeko.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–Eremu publikoko lurretan toldoen bidezko hegalkinak: 1,10 euro/m²/urtea.

–Ibiltze eta herrestatze tasak, zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuentzat:

Motokultoreak: 7,86 euroko kuota urtean.

Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 15 CV artekoak: 29,86 euroko kuota urtean.

Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 16 eta 24 CV bitartekoak: 44,57 euroko kuota urtean.

Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 24 CV-tik goitik: 60,57 euroko kuota urtean.

Zirkulazioaren gaineko zergaren Foru Legeaz onesten diren tarifen igoera ehunekoa aplikatuz eguneratuko da ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEKO ZERBITZUAREN ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eremu publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetzeko zerbitzua egitean.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio, zezen-ikuskizun edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena

4. artikulua.

1. Ibilgailua kentzeko tasa sortuko da zerbitzua hasten den momentuan.

2. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sortzapena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria

6. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

7. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

8. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik –hasita nahiz osorik– eta altxatzegatik edo ibilgetzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

9. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisan, zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.

10. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

11. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bestalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

12. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak adjudikatuko ditu, edo bestela deseginen, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 43,30 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 78,40 euro.

II. epigrafea.

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren biltegira eramaten denean:

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 86,60 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 156,70 euro.

III. epigrafea.

Ibilgailua kendu eta altxatokira eramaten denetik 24 ordu iraganda, altxatzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzetik:

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 6,50 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 13,00 euro.

IV. epigrafea.

Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 86,60 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 156,70 euro.

VI. epigrafea.

Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

9. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aurretik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.

3. artikulua. 1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera. Hona hemen zein diren:

–Elkarte eta entitateak, baldin eta ikastaroak, erakusketak eta beste jarduera batzuk irabazteko asmoz antolatzen badituzte, Udalak eta haren erakunde autonomoek sustatu eta antolaturiko programaziotik kanpora.

–Oturuntzak, ospakizunak eta gisakoak.

3. artikulua. 2. Gizarte eta hezkuntza arloko elkarte eta entitateek ez dute prezio publikoa ordaindu behar, irabazi asmorik ez badute.

Erabilera

4. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Tarifak

5. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

I.1. Udalaren ‘’Retegui II’’ pilotalekuko lokalak ikuskizunetarako edo ekitaldi pribatuetarako erabiltzea:

–Ikuskizun bakoitzeko: 400 euro/eguna.

–Ekitaldi pribatu bakoitzeko: 200 euro/eguna.

–Kantxa erabiltzeagatik: 4 euro/ordua.

II. epigrafea.–Udalaren gainerako lokalak erabiltzea.

II.1. 3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 60,10 euro.

II.2. Espazioa 3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 108,30 euro.

II.3. 6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 156,50 euro.

III. epigrafea.–Murriztapenak:

III.1. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

III.2. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

ORDENANTZA, UDAL HILERRIA ERABILTZEKO TASA
ARAUTZEN DUENA

10. ORDENANTZA

1. artikulua. Oinarria eta izaera.

Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Udal honek ezarri du udal hilerriko tasa. Hori guztia, ondasun eta zerbitzu publiko hauei aplikatu beharreko araudia ukatu gabe.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea da udal hilerriko zerbitzuak egiteko tasa, esan nahi baita, ehorzteko espazioak esleitzea, zenduak pausatzeko tokiak zaintzea eta alderdi batek eskaturik baimentzen diren beste guztiak.

3. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko subjektu pasiboak dira baimena emateko edo zerbitzua egiteko eskatzen dutenak eta, halakorik bada, emandako baimenaren titularrak.

4. artikulua. Salbuespenak.

Salbuetsirik egonen dira honelakoetan egiten diren zerbitzuak:

a) Ongintzatik etortzen diren egoiliarren hobiratzeak, betiere hilotzaren eramatea establezimendu horien kontura egiten bada eta hilen familiak ehorzketako deus ordaintzen ez badute.

b) Pobrezia gorrian daudenen hilotzen hobiratzeak.

5. artikulua. Tasaren zenbatekoa.

Aplikatzeko tasak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Hilerria erabiltzea:

–Nitxoa: 450.00 euro unitate bakoitzeko.

–Hilobi arrunt bakoitzeko, 250,00 euro.

–Hilobi bikoitza: 500 euro.

–Kolunbarioa: 250,00 euro.

ORDENANTZA, CORTESKO GAZTELUAN BISITA GIDATUAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

11. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan bisitak egiteagatik.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aurretik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute Cortesko gaztelura bisita egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarra duen egutegia eta eskuragarritasuna.

Erabilera

4. artikulua. Baimena emanen da Cortesko gaztelua erabiltzeko unean-unean indarra duten arauei jarraikiz, horiek baimen bakoitzean agertuko baitira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Cortesko Gaztelura bisitak egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.

Arau-hauste eta zehapenak

6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

7. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla-eta, Cortesko gazteluak irudiak grabatzeko sistema dauka.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Bisita gidatuak:

6 urtetik beheitiko haurrak: doan.

Gainerako pertsonak: 3 euro.

13tik 25 lagun bitarteko taldeak: 30 euro.

Gaueko bisita, 5 euro pertsona bakoitzeko.

Argazki-erreportajea: 60 euro.

ALTO DE LA CRUZEKO AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOAREN ERAKUSKETA IRAUNKORREAN BISITAK EGITEKO TASA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

12. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ordenantza honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan kokatutako Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikoaren erakusketa iraunkorrean bisitak egiteagatik.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aurretik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute erakusketa iraunkorrera bisita egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarra duen egutegia eta eskuragarritasuna.

Erabilera

4. artikulua. Baimena emanen da erakusketa iraunkorrera sartzeko unean-unean indarra duten arauei jarraikiz, horiek baimen bakoitzean agertuko baitira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikora bisitak egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.

Arau-hauste eta zehapenak

6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

7. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla-eta, erakusketa iraunkorrak irudiak grabatzeko sistema dauka.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du 2018ko martxoaren 1ean eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Bisita gidatuak:

6 urtetik beheitiko haurrak: doan.

Gainerako pertsonak: 3 euro.

13tik 25 lagun bitarteko taldeak: 30 euro.

ORDENANTZA, CORTESKO GAZTELUAN EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

13. ORDENANTZA

Kontzeptua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan ezkontza zibilak egiteagatik.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aurretik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.

Ordaintzera behartuak

3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute Cortesko gazteluan ezkontza zibila egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarra duen egutegia eta eskuragarritasuna.

Cortesko gaztelua erabiltzea han ezkontza zibila egiteko.

4. artikulua. Cortesko gazteluan ezkontza zibila egiteak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ezkontza zibila Cortesko gazteluko armen patioan eginen da. 20 lagun edo gutxiago badira, ezkontza Cortesko gazteluaren barnealdeko aretoetan egiten ahalko da.

b) Armen patiora gehienez ere baimendutako lagun kopurua sartzen ahalko da (100 lagun).

c) Debekatuta dago Cortesko gazteluan erretzea, baita han edozein motatako altzariak, aparatu elektronikoak, janariak, edariak, arroza, konfetiak eta abar sartzea ere. Edozein motatako altzariak edo aparatu elektronikoak sartu ahal izateko dagokion baimena eskatu beharko zaio Cortesko Udalari.

d) Cortesko gazteluko aretoetan ezin izanen da sartu ezkontza egin bitartean, horiek itxita egonen baitira.

e) Eguraldi txarra egiten badu (euria, haizetea eta abar) ezkontza Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da.

f) Ezkongaiak Cortesko gazteluan egiten den ezkontzan haiek edo parte-hartzaileek sortutako kalteen erantzule izanen dira.

g) Aldez aurretik ezkongaiek 150 euro ordaindu beharko dituzte, berme gisa, Cortesko gazteluan sortzen ahal diren kalte eta galerak ordaintzeko. Bermea aski ez bada sortutako kalteak ordaintzeko, falta dena eskatuko da. Berme hori itzuliko zaie interesdunei, ezkontza eginda idatziz eskatu ondoren, behin egiaztatuta kalterik ez dela sortu patioan eta hori behar bezain garbi dagoela.

h) Segurtasun arrazoiak direla-eta, Cortesko gazteluak irudiak grabatzeko sistema dauka.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Cortesko Gazteluan ezkontza zibila egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.

Arau-hauste eta zehapenak

6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

–Cortesko gazteluan ezkontza zibila egitea: 200 euro.

–Argazki-erreportajea: 60 euro.

–Ezkontza zibilaren espedientearen tramitazioa: 20 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

14. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 20 euro.

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO
ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1. Zerga-egitatea honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea eta garbitzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sortzea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena.

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari edo lanari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.

Kudeatzeko arauak

7. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hauste eta zehapenak

8. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

–Karga-tasa izanen da zerga-oinarriaren %1.

II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.

–%125eko tasa ezarri da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

16. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen araudia eta lizentzia lortzeko baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatuko duena.

9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, “Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak” xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeatzeko arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala behar badu, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 10 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 10 euro.

–Kalte-ordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:

II.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 49,17 euro.

II.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 15 euro.

II.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,15 euro.

II.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 73,97 euro.

II.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 30 euro.

II.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,17 euro.

–Zangak, laginketak edo zuloak egiteko fidantzak:

II.3. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.3.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 205,30 euro.

II.3.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 141,09 euro.

II.3.3. Zola eman gabeko lekuetan: 80,92 euro.

II.4. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

II.4.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 247,49 euro.

II.4.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 167,80 euro.

II.4.3. Zola eman gabeko lekuetan: 94,51 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zerga-egitatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, urtea bukatzeko falta den hiruhileko natural bakoitzeko ordaindu beharko da tasa.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo haiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatuak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta “Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean” ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, behar diren zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak zorrotz bete eta zoladura behar bezala moldatu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindurik, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua burutu ondoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua burutu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bestela, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten badute, Udalaren Ikuskapen Zerbitzuek horren berri emanen diote betiere Udalari.

13. artikulua. Tasaren zenbatekoa ez da itzuliko pasabidea okupatzen bada festen, merkatuen, ikuskizun publikoen edo Cortesko Udalak antolatzen duen beste edozein jardueraren beharrengatik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztietan xedatzen direnak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, 4 metro lineal bitarte, urtean, 46 euro.

4 metrotik gorako garajeak, urtean 23 euroko gehigarria.

Etxebizitza bakoitzeko, bat baino gehiago bada, 12 euroko gehigarria.

I.2. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein modutakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, 4 metro lineal bitarte, urtean, 46 euro.

4 metrotik gorako garajeak, urtean 23 euroko gehigarria.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. 4 metro bitarte, 46 euro urtean. Hortik goitiko metro bakoitzeko, 11 euroko gehigarria urtean.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

III.1. Pasabideak seinalatzeko diskoak, 30,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK
ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. atalak xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Kontribuzio berezien zerga-egitatea hau da: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea toki entitate honek toki mailako herri lanak egitearen ondorioz edo bere esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua. Honako hauek hartuko dira toki mailako herri lan eta zerbitzu publikotzat:

a) Toki entitate honek bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe den aldetik egiten dituenak.

b) Toki entitateak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak, eta beste obra eta zerbitzu batzuk, legeari jarraikiz horien titulartasuna hartu badu.

c) Toki entitateak diru-laguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

4. artikulua. 1. Aurreko artikuluko a) letran sartzen direnak toki entitatearen esparruko herri lan edo zerbitzutzat joko dira, nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik toki entitatearena duten erakunde autonomo edo merkataritza sozietateak, edo toki entitateak diru-laguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen elkarteak.

2. Kontribuzio bereziengatik likidatutako eskubideek, zer obra edo zerbitzuren aldera eskatu ziren, harexen gastuak berdintzea, beste helbururik ez dute izaten ahal.

5. artikulua. 1. Obren kostu osoak jabeen bizkar izan behar duenetan izan ezik, toki entitate honek kontribuzio bereziak eskatzen ahal ditu ondoko obra eta zerbitzuengatik, betiere betetzen badira ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako baldintzak:

a) Kale eta plazak irekitzea, lehendik irekitako kale eta plazak zabaldu eta haietan lerrokadura berriak egitea.

b) Hiriko eremu publikoetako galtzada, espaloi, hustubide eta ur harguneak paratzea edo zaharrak aldatzea.

c) Hondakin uren estolderia eta hustubide sareak egin eta berritzea.

d) Argindarra banatzeko sareak paratzea eta argiteria publikoa ezarri, aldatu edo hobetzea.

e) Ur hornidura sareak paratu, aldatu eta hobetzea, eta sektore baten intereserako beharrezko bada, ur biltegiak handiagotzea hornidura hobetzeko.

f) Su itzaltze zerbitzuak ezarri eta hobetzea.

g) Ura hartu, urtegiratu, biltegiratu, bideratu eta arazteko lanak, ur hornidurarako, betiere interes orokorrekoak ez badira.

h) Hondakin uren araztegiak eta kolektore nagusiak, biztanleria guztiarendako ez badira.

i) Kale eta plazetan arbolak landatzea, parkeak eta lorategiak egin eta hobetzea, sektore batendako interesa badute.

j) Lurrerauzketak, betelanak eta eustormak egitea.

k) Lehortze eta saneamendu lanak, lurrak uberroen eta uholdeen kontra babestekoak, baita ur-ibilguak erregulatu eta desbideratzekoak ere.

l) Lurpeko galeriak egitea, ura, gasa, argindarra eta bestelako isurkiak banatzeko sareak eta hodiak jartzeko, eta komunikazio eta informazio zerbitzuetarako.

m) Toki entitatearen bestelako obra edo zerbitzu publikoak egin, ezarri edo handitzea.

2. Ez da inoiz kontribuzio berezirik galdatzen ahal, toki entitatearen obra edo zerbitzu publikoak biztanle guztiendako badira.

Salbuespenak

6. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian erabakitakoaren arabera, kontribuzio berezietatik salbu daude mankomunitateak eta batasunak, baita horien xedeak garatzeko sortzen dituzten entitate juridikoak eta administrazio barrutiak ere.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. 1. Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak, baita unitate ekonomiko edo ondare berezia osatzen duten nortasun juridikok gabeko entitateak ere, baldin eta ordaindu beharra eragiten duten toki mailako obra edo zerbitzuak egin, ezarri edo zabaltzeagatik onura berezia eskuratzen badute.

2. Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Ondasun higiezinen jabeak, kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten obra edo zerbitzuak egin, ezarri edo handitzeagatik.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia sortzen bada su itzaltze zerbitzua ezartzetik edo handitzetik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo horretan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udal mugapearen barnean.

d) Kontribuzio berezia sortzen bada lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

Zerga-oinarria

8. artikulua. 1. Ordainarazpen honen xedeko obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik toki entitateak jasaten duen kostuaren %90ak, gehienez, osatuko du kontribuzio berezien zerga-oinarria.

2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu prestatze eta obra zuzentze, plan eta programa teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Obra edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo toki entitate honi dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak aipatu toki entitateari emandako eraikinak.

d) Eraikinak eraitsi eta landaketak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita eraitsi edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren interesa, toki entitateak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

9. artikulua. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua aurreikusitakoa baino handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

10. artikulua. Obra edo zerbitzua direlarik ordenantza honetako 3.c) artikuluak aipatzen dituenetakoa edo toki entitateak diru-laguntza emanda kontzesiodunek egindakoa –ordenantza honetako 4. artikuluko 1 zenbakiak aipatzen duen gisara–, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, diru-laguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du ukatzen beste administrazio publikoek obra edo zerbitzu berarentzat beste zerga bat ezartzea. Betiere, ordenantza honen 8. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, ehuneko 90 alegia.

11. artikulua. 1. Zerga-oinarria finkatzeko, hona zer ulertuko den toki entitateak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zenbatekoari toki entitateak edozein pertsona publiko edo pribaturengandik erdiesten dituen diru-laguntza edo sorospenak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

2. Diru-laguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, beste subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuotak

12. artikulua. Subjektu pasibo bakoitzari, hurrengo artikuluan bildutako banaketa irizpideei jarraikiz, zerga-oinarriaren atal bat egoztearen ondoriozko kopurua da kontribuzio berezien kuota.

13. artikulua. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, banaketa modulu gisa aplikatuko dira, batera, higiezinen fatxadako metro linealak eta Lurraldearen gaineko kontribuzioari dagokionez katastroan duten balioa. Irizpide horiek balio bera izanen dute tributuaren zenbateko osoa ezartzean.

b) Su itzaltze zerbitzua ezarri edo handitzeko bada eta, jabeekin batean, udalerriko ondasunen arriskua estaltzen duten aseguru entitateak aurkezten badira, denak subjektu pasibo gisa, entitate horiei dagokien kuota atala beraien artean banatzen ahalko da, aurre-aurreko urtean bildutako aseguru-sarien zenbatekoaren heinean.

c) Subjektu pasibo bakoitzari eskatzen ahal zaion kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.

d) Ordenantza honetako 7. artikuluko 2.d) apartatuak aipatzen dituen obren kasuetan, obra hori erabiliko duten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren guztirakoa, bakoitzarentzat gordetako tokiaren arabera edo bakoitzak duen atal osoaren arabera, nahiz eta berehalakoan ez erabili.

14. artikulua. Ordaindu beharreko kuota zehaztutakoan, toki entitateak, subjektu pasiboak eskaturik, kuota horren ordainketa zatitzea edo atzeratzea onar dezake, gehienez era bost urtetarako.

Sortzapena

15. artikulua. 1. Obrak gauzatzen diren unean berean gertatzen da kontribuzio berezien sortzapena, edo zerbitzua ematen hasten denean.

Lanak zatikagarriak baldin badira, lanaren tarte edo zati bakoitzari dagozkionak bukatu ondoan gertatuko da sortzapena subjektu pasibo bakoitzarentzat.

2. Aurreko artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, toki entitateak eskatzen ahal du, aldez aurretik eta ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza onetsitakoan, kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako aurreikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera. Aurrerakin horiek premiamendu bidez eska daitezke.

3. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen beste urtealdi bat aurreratzeko eskatzea.

Diru-bilketa

16. artikulua. 1. Ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak kitatzeari dagokionez, toki entitate honen ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoa aplikatzen ahal da epeez, errekarguez eta gainerakoez den bezainbatean. Delako ordenantza fiskal orokorrean jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko da.

2. Kontribuzio bereziengatik likidatzen diren eskubideak, zer obra edo zerbitzutarako eskatu diren, horiexen gastuak ordaintzeko baizik ez dira erabiliko.

Kudeatzeko arauak

17. artikulua. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasuan kasuko ezarpen erabakia hartu beharko da lehenik.

18. artikulua. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obraren bat egin edo zerbitzuren bat ezarri edo handitzeko erabakia betearazi aurretik, beharrezkoa izanen da kontribuzio horien ordenazio zehatza onestea.

19. artikulua. 1. Obrak osoki nahiz partez burututakoan, edo zerbitzu egiten hasitakoan, subjektu pasiboak, oinarria eta bakoitzaren behin betiko kuotak zehaztuko dira. Orduan, bidezko likidazioak igorriko dira eta, ordainketa aurreraturik egin baldin bada, konturako entregatzat hartuz berdinduko dira.

2. Ordainketa aurreratuak ordainarazpenaren sortzapenaren egunean subjektu pasibo ez den jendeak egin baditu, edo bakoitzari dagokion behin betiko kuota baino gehiago badira, toki entitateak behar den dirua itzuliko du, ofizioz itzuli ere.

20. artikulua. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak zehaztu, subjektu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio kuota horiek, baldin subjektua edo haren helbidea ezagunak badira; bestela, ediktu bidez.

Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak aurreikusitako moduan.

21. artikulua. 1. Toki entitateak bere eskumeneko obrak edo zerbitzuak egiteko beste toki entitate baten laguntza ekonomikoa erabiltzen badu, betiere ordenantza honetan xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak ezartzen badira, obrak egitea edo zerbitzua ezartzea bere esku hartzen duen entitatea arduratuko da kudeaketaz eta bilketaz, baina, hori hala izanik ere, entitate bakoitzak bere eskumenari eutsiko dio, ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek ordenatzeko erabaki zehatza onesten ez badu, jarduketa unitatea indarrik gabe geldituko da, eta bakoitzak bere kasa hartuko ditu bidezkoak diren erabakiak.

Herritarren lankidetza

22. artikulua. 1. Obrek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkartea eratzen ahal dute eta toki entitateak obrak egin edo zerbitzuak ezarri edo handitu ditzan bultzatu, toki entitatearen finantza egoerak horretarako aukerarik ematen ez badio, horri dagokion partea bere gain hartzeko hitza emanez, obra nahiz zerbitzuaren nolakotasunaren arabera dagokienaz gain.

2. Orobat, toki entitateak sustatutako obrak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean, ukituriko jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkarteak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon bitartean, toki entitateak aurretik erabakita eginen den obran edo zerbitzuan parte hartzeko.

23. artikulua. Zergadunen elkarteen jardunbideaz, eskumenez, estatutuen onespenaz eta kontratazioaz den bezainbatean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

19. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, frogatzeko hertsiki betetzen direla osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen edo kaltegabeen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak, uste denean haiek urratu direla edo ez direla betetzen.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena.

6. artikulua. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko ikustaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa dagoenetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta adieraziz ea salaketa, kasuan kasu, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat hartzen den, eta hark kasuari dagokion likidazioa eginen du, eta, behar izanez gero, zigorra gehituko da, eta behar den organoari onespena proposatuko zaio.

Onetsitakoan, obligaziodunari jakinaraziko zaio, eta kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko da. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

TARIFAK

I. epigrafea.–Egindako ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere:

–Ikustaldi bakoitza: 78,80 euro.

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 78,80 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 39,40 euro.

UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

20. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Udalaren baskula pisatze kontuetarako erabiltzea da ordenantza honen zerga-egitatea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Udalaren baskula erabiltzen duten pertsona natural edo juridikoak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.

Tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, pisatu beharreko elementuaren pisua hartuko da erreferentzia gisa.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tasaren sortzapena.

6. artikulua. Prezio publikoen sortzapena baskula erabiltzen den unean gertatuko da.

7. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan agindutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

5.000 kilo bitarte: 0,50 euro.

5.000 kilotik 10.000 kilo bitarte: 0,60 euro.

10.000 kilotik 15.000 kilo bitarte: 0,90 euro.

15.000 kilotik 20.000 kilo bitarte: 1,20 euro.

20.000 kilotik goiti: 2 euro.

Txartelaren prezioa: 4 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

21. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honetako zerga-egitatea da Udalaren kirol instalazioak erabiltzea, haien esparrura sartzean hasita.

3. artikulua. 1. Kirola egiteko Udalak dituen eraikin, zelai, esparru eta toki guztiak dira kirol instalazioak.

2. Xede hori duten ondasun higigarriak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikita daudenak halakotzat hartuko dira.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, ordenantza honen 2. artikuluan aipatutako instalazioak erabiltzen badituzte.

2. Ordenantza honi dagokionez, ondokoak dira familia unitateak:

a) Legez berezi gabeko senar-emazteek edo ezkondu gabeko bikote egonkorrek osatua, eta adingabeko seme-alabarik izanez gero, haiek ere bai, salbu eta gurasoen baimenarekin aparte bizi direnak.

b) Aitak edo amak eta seme-alabek osatua, aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

3. Ordenantza honi dagokionez, pentsiodunak dira, erretiroaren, ezgaitasunaren edo alarguntasunaren ondorioz eta/edo 65 urte baino gehiago izateagatik, honako hauek egiaztatzen dituzten lagunak:

a) Gizarte Prestazioen Erregistroan sarturik egotea, erretiroko pentsioaren klasean, edozein motatakoa izanda ere.

b) Erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa egiaztatzen dutenak. Azken kasu honetan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute.

c) 65 urteak beterik izatea.

d) Gizarte Prestazioen Erregistroan sarturik egotea, alarguntasun pentsioaren klasean.

Karga-oinarriak

5. artikulua. 1. Karga-oinarriak dira:

Kirol instalazio guztietarako:

a) Banakako abonamenduetan, adina edo erretiroaren edo alarguntasunaren ondoriozko pentsiodun izaera.

b) Urteko gainerako abonamenduetan, abonatzen diren familia unitateko kideen kopurua.

c) Instalazioetan abonamendurik gabe sartuz gero, erabiltzen den denbora.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honen eranskinean agertzen dira aplikatuko diren tarifak, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

8. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko baimena ematen den unean sortuko dira tasak.

9. artikulua. Ikuskizunak eta gisako jarduerak egiteko, Udalak fidantza bat pausatzea eskatzen ahal du instalazioetan egiten ahal diren kalteez erantzuteko. Baimena, dena den, nahi bada emanen da. Gainera, beharrezkoa izanen da Alkatetzaren ebazpena, jarduera espresuki baimentzen duena, eta erabilera lagatzeko kontratua sinatzea.

Salbuespenak

10. artikulua. 1. Salbuespena izanen dute:

a) Ikastetxeak.

b) Cortesko futboleko kirol klubak, klubaren berezko kirol erabilerarako.

c) Irabazi asmorik gabeko herriko elkarte eta alderdi politiko baimenduek, Retegui pilotalekuan jarduerak antolatzen dituztenean.

Kudeatzeko arauak

11. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioetan erabilera arautzen dutenez aparte dira.

12. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko, bazkide edo abonatu karneta eskuratu behar da.

13. artikulua. Urteko abonatua izateko behar da izena ematea egina eta onartua izatea eta Herritar Txartela edo txartel baliokidea edukitzea, abonatua dela egiaztatzen duena, eta unean uneko ordainagiriaren ordainketa eguneratua izatea.

14. artikulua. 1. Abonatuaren txartela edo Herritar Txartela pertsonala eta besterenezina izanen da. Karneta beste inori uzteak Udalaren kirol instalazioetako abonatuaren baja ekarriko du berehalakoan.

2. Galera, ebasketa edo narriadura dela-eta txartel edo Herritar Txartel berria egin behar bada, 3 euro ordaindu beharko dira. Inori txartela edo Herritar Txartela ebatsi edo galduz gero, horren berri eman beharko dio berehala instalazioen arduradunari, jakin dezan, eta Herritar Txartel berria eskatuko du Cortesko Udalaren bulegoetan.

15. artikulua. Abonatuek sarbide librea izanen dute, abonatuaren txartela edo Herritar Txartela erakutsiz gero, SPA eremuan, gimnasioan eta kirol instalazioen kanpoaldeko pistetan, betiere jendearendako irekita dauden egun eta orduetan.

16. artikulua. Cortesko Udalak beretako gordeko du kirol instalazio bakoitzak gehienez ere izan dezakeen abonatu kopurua finkatzeko eskubidea.

17. artikulua. Abonatuek beharkizun hauek izanen dituzte:

a) Instalazioa eta haren zerbitzu guztiak tratu ona emanez eta behar bezala zainduz erabiltzea.

b) Gainerako abonatu edo erabiltzaileen aldera behar den errespetua gordetzea, elkarrekiko harremanetarako behar den jokabidea izanez.

c) Beste abonatuen eskubideak errespetatzea, bereziki aldez aurretik emandako orduen erreserbari dagozkionetan.

d) Cortesko Udalak berez edo instalazioko langileen bitartez ematen dituen arau eta jarraibide guztiei men egitea eta horiek betetzea.

Diru-bilketa

18. artikulua. Abonamendu bidez, kuoten diru-bilketa urtero eginen da, herriko banku entitateen bitartez.

19. artikulua. Abonamendurik gabe, berriz, kirol instalazioetan sartzeko kuoten diru-bilketa instalazioko langileek eginen dute bertara sartu baino lehen.

Aldian behin, zeregin hori duten langileek kontuak emanen dituzte Udaleko Diruzaintzan adieraziko zaien moduan. 20. artikulua. Ordenantza honetako 9. artikuluak aipatzen duen fidantza eskatu bada, Udaleko Diruzaintzan ordainduko da, jarduera kirol instalazioan egiteko baimena ematen den unean.

Tributuen arloko arau-hausteak

21. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.

22. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrera-txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatu ahalko da.

23. artikulua. Kirol instalazio orotan sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

TARIFEN ERANSKINA

1.–Retegui pilotalekua.

a) Udalaren ‘’Retegui II’’ pilotalekuko lokalak ikuskizunetarako edo ekitaldi pribatuetarako erabiltzea:

–Pertsona fisiko edo juridiko bakoitza 400 euro ikuskizun bakoitzeko.

–Pertsona fisiko edo juridiko bakoitza 200 euro ekitaldi pribatu bakoitzeko.

b) Kantxa erabiltzea: 4 euro/orduko.

2.–Udal kiroldegia.

a) Joko kantxa erabiltzea: 14 euro/orduko.

3.–Kirol Etxea.

Kirol Zentroko eta igerilekuetako urteko abonamendua (urteko lehen hiruhilekoan emanen da): 232,00 euro.

Familia-unitatea: (gutxienez bi kide) %10 merkeago Kirol Zentroko eta igerilekuetarako urteko abonamenduan.

a) Gazteak/helduak (16 urtetik goiti).

–Urteko abonamendua, 226 euro (18,76 euro/hilabetea; 0,61 euro/eguna).

–Seihileko abonamendua, 130 euro.

–Hiruhileko abonamendua, 68 euro (22,52 euro/hilabetea; 0,75 euro/eguna).

–Hileko abonamendua, 39 euro (1,29 euro/eguna).

–Hiruhileko bateko 9 saiotarako abonamendua: 39 euro.

–Eguneko sarrera, 5 euro.

b) 65 urtetik goiti.

–Urteko abonamendua, 167 euro (13,94 euro/hilabetea; 0,46 euro/eguna).

–Seihileko abonamendua: 90 euro.

–Hiruhileko abonamendua, 51 euro (17,16 euro/hilabetea; 0,57 euro/eguna).

–Hileko abonamendua, 27 euro (0,93 euro/eguna).

–Hiruhileko bateko 9 saiotarako abonamendua: 30 euro.

–Eguneko sarrera, 4 euro.

Urteko abonamenduak urte naturaleko abenduaren 31ra bitarte izanen ditu ondorioak, eta hiru hilean behin kobratuko da, lau kuotatan, hiruhileko bakoitzeko lehen 10 eguneko tartean.

Urteko abonamendua lehen hiruhilekoa hasita dagoela hartzen bada, ematen deneko data kontuan hartuko da, lehen hiruhilekoa bukatzeko falta diren egunen arabera hainbanatzeko kuota.

Abonamendua ematean lanik gabe daudenei %10eko deskontua eginen zaie ezarritako tarifan.

4.–Padel pista (Kirol Zentroaren abonamendua ez dutenentzako tasa).

–3 euro pertsonako, aldagelak erabiltzeko eskubidearekin.

–5 euro pertsonako, Kirol Zentroko sarbidearekin.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK/PREZIO PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA CORTESKO UDALEAN

22. ORDENANTZA

I. TITULUA

Cortesko Udalaren tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Cortesko udal mugape osoan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak. Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Cortesko udal langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Cortesko Udalak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Udalak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua.

1.–Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/ prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2.–Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3.–Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Ustiapen edota ekonomi jardueraren titulartasunaz jabetu nahi duenak, aldez aurretik titular denaren onespena izanik, eskubidea izanen du Udalari kasuan kasuko jarduera edo ustiapenak sorrarazitako tributu-zorren ziurtagiri zehaztua eskatzeko.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Udalarenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) eta d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsiz.

d) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

e) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hartuneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, diametroa handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

g) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Cortesko Udaleko Osoko Bilkurak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak lauhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, lau hilabetetik behin.

2. e), f) eta g) apartatuetan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

3. h) apartatuan aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluaren a), b), c), d) eta f) apartatuetako tasek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Cortesko Udaleko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) apartatuan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzen diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) apartatuan aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan esan bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aurrera, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluaren h) apartatuan aurreikusitako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Cortesko Udalak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hauste eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, uraren zerbitzua arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zerga-egitatea, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak (hilekoak)

1.–4. a) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

1.1. Kontagailuen alokairuko kuotak.

–5 euro urtean, 15 mm bitarteko kontagailuengatik.

2.–4 b) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia):

–0,50 euro hilabeteko.

3.–4.c) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

3.1. Etxeko erabilerak:

–Etxeetan erabiltzeko horniduragatik hilabetean 10 euroko kuota, kontsumitutako 15m³ bitarte, eta 0,70 euro hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.

3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera.

–Industrian eta merkataritzan erabiltzeko hornidura: hilabetean 15 euroko kuota, kontsumitutako 15m³ bitarte, eta euro 1 hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.

–Obretan behin-behineko hornidura egiteko: 1 euro/m³.

4.–4.f) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

4.1. Hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

–15 mm bitarte: 15 euro.

–20 mm bitarte: 20 euro.

–20 mm-tik goiti: 30 euro.

5.–4.h) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

–Egindako ikuskapen bakoitzeko: 20,93 euro.

6.–Saneamenduko kanona.

19/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa. Seigarren xedapen gehigarria.

a) Etxeko isuriak: euro/m³.

b.1) Etxekoak ez diren isuriak: euro/m³.

b.2) Etxekoak ez diren isuriak: euro/m³.

ORDENANTZA, LABORATZEKO ETA LARRATZEKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

23. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da ondoko hauetan xedatzen denari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, eta haiek garatzeko erregelamenduzko xedapenak.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honen zerga-egitatea da pertsona batzuek laboratzeko eta larratzeko herri-lurren aprobetxamendua egitea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Laboratzeko edo larratzeko herri-lurrak nori ematen zaizkien, pertsona fisiko edo juridiko haiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen subjektu pasiboak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Adjudikatutako herri-lurren erregu kopurua izanen da karga-oinarria.

TARIFAK

5. artikulua. 1. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean ageri dira; horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Dena den, kanonak toki entitateak hartzen dituen kostuak estaltzeko adinakoa beharko du izan, gutxienez ere.

2. Ureztalurra hobetu eta modernizatzeko inbertsioak eginez gero, 1. puntuko tarifak handitu daitezke Udalak bere gain hartzen dituen gastuen zati proportzionalarekin.

Tributu-kuota

6. artikulua. Kuota zehazteko, karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio.

Tasen sortzapena

7. artikulua. Ordenantza honen kontzeptuagatik sortzen den zorra jakinarazpen gabekotzat joko da. Haiek ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko ediktua paratuko da Herriko Etxeko iragarki oholean, nahiz eta Udalak, hobeki aditzera eman beharrez, ordainketa gaztigatzeko orriak ere bidal ditzakeen. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen borondatez ordaintzeko aldiaren berri izan ez duela argudiatzeko.

Arau-hauste eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak ordenantza fiskal orokorrean daude ezarrita, baita herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten ordenantzetan ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Ordenantza fiskal orokorrean, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten ordenantzetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

1. Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua:

Presio bidezko ureztaketako lurzatietan, urtean 35,07 euro ordaindu beharko dira erregu bakoitzeko, gehi uraren gastuak, Ebroko Ur Konfederazioaren kanona, kostu energetikoa eta instalazioen mantentze-lanetakoa.

Aprobetxamenduaren kanona urtero eguneratu ahalko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

2. Larratzeko herri-lurren aprobetxamendua:

Erregu bakoitzeko kanona: 3,95 euro erreguko.

ORDENANTZA, ADINEKOENDAKO ETA PENTSIODUNENDAKO UDAL JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO TASA ARAUTZEN DUENA

24. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egintza da jantoki zerbitzua, zehatz-mehatz bazkari zerbitzua, eskatzen dutenei ematea, betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte, “Cortesko adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzua arautzen duen ordenantzaren” arabera.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira zerga-egitate hori osatzen duten zerbitzuak eskatzen dituztenak.

Tributu-kuota

4. artikulua. Tasaren zenbatekoa ondoko tarifa honetan zehaztutakoa izanen da:

Bazkariaren kostua 4,24 euro izanen da egunean. (Zenbateko hori handitu eginen da janariaren hornidura kontratuaren prezioa handitzen bada, zerbitzuaren kostua estaltzeko).

Salbuespenak, murriztapenak eta hobariak

5. artikulua. Ez da inolako salbuespenik edo hobaririk eginen ordenantza honek arautzen duen tasari dagokionez, salbu eta legean edo maila bereko arauan ezarritakoak badira, edo behar bezala arrazoituriko kasu bereziak direnean, Gizarte Ongizateko Batzordeak larrialdi sozialetako kasutzat hartzen baditu oinarrizko gizarte zerbitzuek aldeko txostena egin ondoan.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Zein den ere arrazoia, zerbitzua hartzen ez bada, ez da itzultzeko eskubiderik izanen, salbu eta aurretik gutxienez 24 ordu lehenago horren gaztigua ematen bada.

Zerbitzu hori eteten bada, bai norberaren borondatez bai Udalaren ofizioaren bidez, onuradunei jakinaraziko zaie. Horrela bada, onuradunak ordaindu egin beharko du dagokion zenbatekoa, zerbitzu hori benetan eten arte.

Tasaren sortzapena eta diru-bilketa

7. artikulua. Zerbitzu hau emateko tasa ordaindu beharra sortzen da aipatu zerbitzua eskatzen den unetik beretik.

8. artikulua. Tasa hilero eskatuko da, eta zerbitzua eman ondoko hilabeteko 1aren eta 10aren artean eginen da ordainketa.

Tasaren likidazioa administrazio unitateko langileek eginen dute, alegia, Udalaren bilketaren arduradun direnek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusia ez dagoen orotan, aplikatuko dira Cortesko Udalaren adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzua arautzen duen ordenantza, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra eta aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1801298