44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Aguas de Navarra SA ABEE. Jarduera: legarren ustiapena. Tokia: Carcarko 8. poligonoko 1059. eta 1060. lurzatiak.

Carcarren, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1802067