44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

6. Sektoreko UE2an (11. poligonoko 14. lurzatia) borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko azaroaren 29an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Txosten teknikoetan eta hasiera bateko onespenaren erabakiaren 1.2 puntuan akats materiala antzeman da, zeina honako modu honetan zuzendu behar den:

–P7 lurzatia ondoko 146. lurzatiari gehitzeko baimena– dioenean, erran behar du –P7 lurzatia ondoko 196. lurzatiari gehitzeko baimena–.

2.–Juan M.ª Ado Barberón eta M.ª Nieves Lourdes Celayeta Errandoneak aurkeztutako 6. Sektoreko UE2an Borondatezko Birzatiketa Proiektua behin betiko onestea, honako oharren arabera:

2.1. Borondatezko birzatiketa hau behin betiko onetsi ondoren eta dagozkien lurzatiak Jabetza Erregistroan inskribaturik, P7 lurzatia ondoko 196. lurzatiari gehitzeko baimena eskatu beharko dute.

3.–Interesdunari zera adieraztea:

3.1. Behin betiko onartutako Birzatiketa Proiektua, Udalak behar den bezala eginbidetua, eta Nafarroako Gobernuaren Ogasun Departamentuan kitatu ondoren, Jabetza Erregistroan inskribatu behar du eta Erregistro horretan inskribatu ondoren ale bat Udalari itzuli artxibatzeko.

4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

5.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Akordio honen aurka tarteka daiteke ondoko errekurtso hauetariko edozein:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1802548