44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bakaikuko udal hilerria arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1802106