44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteetan

Artzibarko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, 2018rako karga-tasak onetsi zituen; onespenaren iragarkia 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an.

2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Artzibarko Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–%18an finkatzea 2018ko Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa, eta onestea argitaratu eta biharamunean indarrean sartuko diren koefiziente hauek:

1. urtea: 0,015.

2. urtea: 0,035.

3. urtea: 0,05.

4. urtetik 15.era (biak barne): 0,06.

16. urtea: 0,21.

17. urtea: 0,26.

18. urtea: 0,28.

19. urtea: 0,3.

20. urtea: 0,31.

Bigarrena.–Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artzibarren, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1802163