44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 34. lurzatian. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, Antzingo 2. poligonoko 34. lurzatian, Carlos Narcué Hitak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Antzinen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1802072