44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

769/2017 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita jendaurrean jartzea Erromantzatuan, Isuko udal-mugartean, “17. zeharbidea” izeneko abelbidearen trazadura aldatzeko proiektua.

2017ko azaroan, Natur Ingurunearen Zerbitzuak zehaztu zuen akats bat zegoela “17. zeharbidea” abelbidearen trazaduraren sailkapenean; dirudienez, Isu herri hustuan altxonbideen mugarriak agertu dira Erromantzatuko 11. poligonoko 249. lurzatian, atxikitako txostenean zehazten den bezala. Trazadura aldatuz, zuzendu egiten da abelbidearen jabari publikoko ondasunaren izaera, alderdi hori funtsezkoa baita abelbideentzat. Hori horrela, aldeko txostena eman da “17. zeharbidea” izeneko abelbidearen tarte horretarako proposatu den trazadura berriaren gainean.

Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen arabera, altxonbideek jabari publikoko ondasunen izaera dute. Hori horrela izanik, interes publikoko arrazoiengatik eta, salbuespen gisa eta behar bezala arrazoitu ondoren, interes partikularragatik ere, abelbide baten trazadura aldatzeko edo desbideratzeko baimena eman daiteke, betiere azaleraren osotasuna, ibilbideen egokitasuna, trazaduren jarraitutasuna, abereen pasaera eta jarduera horrexekin bateragarri eta osagarri diren gainerako erabilerak bermatzen baldin badira.

Premisa hori kontuan hartuta, Natur Ingurunearen Zerbitzuak, Nafarroako abelbideak kudeatzeko unitate arduraduna baita, zenbait baldintza ezarri ditu “17. zeharbidea” delakoaren trazadura berriak bete beharko dituenak. Abelbidea birjartzeko proiektuak biltzen eta betetzen ditu baldintza horiek. Aipatu proiektua onesteko eskaera egin da, jendaurrean jartzeko eta entzunaldia emateko tramiteak bete ondoren.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea Erromantzatuan, Isuko udal-mugartean, “17. zeharbidea” izeneko abelbidearen trazadura aldatzeko proiektuari. Atxikita doan eskemako irudietan dago ilustratua. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egoitzan egonen da ikusgai proiektua hilabete batez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Zuzendaritza Nagusi honetako Natur Ingurunearen Zerbitzuak ebatziko ditu proiektuari egiten zaizkion alegazioak.

3. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia arduratuko da, aurreko tramitea bukatuta, 17. zeharbidearen trazadura zaharraren desafektazioa eta berriaren afektazioa egiteaz.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea trazaduraren aldaketak ukitzen duen lurzatiaren jabeari, Erromantzatuko Udalari, Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalari, Nafarroako Abelbideen Lagunen Elkarteari (ASAMICANA), Gurelur ingurumena babesteko elkarteari eta Gorosti Natur Zientzien elkarteari, baita EHNE eta UAGN nekazaritzako lanbide elkarteei ere.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1800171