44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 7an hartua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Bereziaren aldaketa.

Otsailaren 25ko 45/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hasiera batez Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia. Gero, haren eguneraketa onetsi zen, Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28an hartutako Erabakiaren bidez.

Arrisku horren gainean ezagutza handiagoa dagoenez eta eskumen eta arau aldaketa batzuk gertatu direnez, beharrezkotzat jo da planaren testua eta eranskinak eguneratzea.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 13.3 artikuluak Nafarroako Gobernuari esleitzen dio larrialdiko plan bereziak onesteko eskumena, babes zibilaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik eta aurretik Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak txostena eginda.

Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak, 2018ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, aldeko txostena egin zuen Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia aldatzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Bereziaren aldaketa onestea. Plana erabaki honen eranskin gisa agertzen da.

2. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Bereziaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801879