44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuarena. Horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, Administrazio Errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, Administrazio Errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako onetsi zuen abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuan akats bat egin dela ikusirik (2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an), honako zuzenketa hau egiten da:

12526. orrialdean, ezkerreko zutabean, atal honetan: Osasun Departamentua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Lizarrako Osasun Barrutia:

Honako hau dioen tokian:

“–BFE/Medikuntza Prebentiboko eta Lan Osasuneko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67590 zenbakia duena plantilla organikoan”.

Honako hau behar du:

“–BFE/Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67590 zenbakia duena plantilla organikoan”.

Iruñean, 2018ko otsailaren 12an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802283