43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2018ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu arruntean.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 214. eta 219. artikuluetan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da espedientea Komunitateko Idazkaritzan dagoela, interesdunen eskura, aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten. Horretarako hamabost eguneko epea izanen dute iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.

Tuteran, 2018ko urtarrilaren 31n.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1801867