43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalaren Musika Eskola zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza

Vianako Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Musika Eskola zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.

Vianan, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

ORDENANTZA OROKORRA, UDALAREN MUSIKA ESKOLA ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUENA

Zioen azalpena

Udalaren Musika Eskolak kalitateko arte-ikaskuntza eskaintzen du gutxienez 4 urte dituztenentzat. Ikaskuntza ez da profesionala, eta bere helburu nagusia da musikazaleak trebatzea eta musikaz gozatzea.

Izan ere, pertsona guztiek dute eskubidea hezibidea jasotzeko; orobat, Musika Eskolari esker, herriko kultura eta artea pizten dira.

Udalaren Musika Eskolak musikaren ezagutza eta zaletasuna sustatzen ditu haurren eta helduen artean eta, orobat, lanbide ikasketetara bideratzen ditu horretarako gaitasuna duten ikasleak.

Ikasleen kopurua handitu da etengabe, eta horregatik komeni da ordenantza bat onestea eskolaren antolakuntza eta funtzionamendua finkatzeko.

Ordenantzaren esparru juridikoa:

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa.

  • Aldaketa: Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa.

–Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 1992ko uztailaren 30eko Agindua, musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendua arautzen dituena.

–421/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

  • Aldaketa: 79/2010 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretua (Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituena) eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretua aldatzen dituena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko.

–217/1996 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa, musika ikasketen oinarrizko mailaren curriculuma finkatzen duena.

Ordenantzak 5 titulu ditu (I Xedapen Orokorrak, II Ikasketen egitura, III Onartzeko prozesua eta matrikulazioa, IV Giza Baliabideak, V Ikasleen eta gurasoen eskubideak eta betebeharrak), 19 artikulu eta bi azken xedapen.

ORDENANTZA OROKORRA, UDALAREN MUSIKA ESKOLA ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUENA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da zerbitzuaren oinarrizko araubidea finkatzea Vianako Udalaren Musika Eskolan.

2. artikulua. Definizioa eta araudia.

1. Ikasketa hauen araudia: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 1992ko uztailaren 30eko Agindua (musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendua arautzen dituena) eta honako ordenantza hau.

2. Udalaren Musika Eskola araubide bereziko ikastetxea da. Bere helburua da prestakuntza praktikoa eskaintzea edozein adinetako musikazaleei eta, hala bada, haien lanbide ikasketak bideratzea.

3. Prestakuntza gaindituta ere ez da emanen balio akademiko edo profesionaleko titulurik.

3. artikulua. Araubide juridikoa.

Vianako Udalaren Musika Eskola zeharkako kudeaketako zerbitzua da.

II. TITULUA

Ikasketen egitura

4. artikulua. Ezaugarri orokorrak.

1. Musika Eskolak ematen duen prestakuntzak zenbait etapa ditu, matrikulatutako arloaren arabera.

2. Prestakuntza burututa, ikasleek eskolan jarraitzen ahal dute, nahi duten arte, ahots edo instrumentu taldeetan. Ikaspostu librerik izanez gero, instrumentu eskoletan ere matrikulatzen ahalko dira.

5. artikulua. Musika ikasketak.

1. Ikasketa plana.

1. MAILA

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

LEHEN ZIKLOA

Musika eta mugimendua (4 urtekoak)

Musika eta mugimendua (5 urtekoak)

BIGARREN ZIKLOA

Musika eta mugimendua (6 urtekoak)

Musika eta mugimendua (7 urtekoak)

2. MAILA

OINARRIZKO ZIKLOA

NAHITAEZKO IKASGAIAK

AUKERAKO IKASGAIAK

1. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

2. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

3. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

4. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

5. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

6. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

3. MAILA

SENDOTZE ZIKLOA

NAHITAEZKO IKASGAIAK

AUKERAKO IKASGAIAK

3A MAILA

1. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

KONTSERBATORIOETAN SARTZEKO PROBA

NAHITAEZKO IKASGAIAK

AUKERAKO IKASGAIAK

3B MAILA

1. IKASMAILA

–Musika Hizkuntza

–Musika tresna

–Haurren abesbatza

–Haurren instrumentu taldea

–Musika tresna (taldeka)

4. MAILA

HELDUENTZAKO ZIKLOA

NAHITAEZKO IKASGAIAK

AUKERAKO IKASGAIAK

1. IKASMAILA

–Musika tresna

–Musika Hizkuntza

–Helduen abesbatza

–Musika tresna (taldeka)

2. Ikasleak ikasturte batzuetan egon daitezke maila berean, curriculum proiektuak hura gainditzeko markatzen dituen helburuak bete arte.

III. TITULUA

Onartzeko prozesua eta matrikulazioa

6. artikulua. Onarpena eta ikaspostuen eskaintza.

1. Bi matrikulazio epe daude urtean:

–Ikasle berrientzat, matrikulazio epea ekainaren 1ean hasten da eta ikasturtearen hasieran amaitzen da.

–Eskolan ikasten ari direnentzat, matrikulazio epea maiatzean hasi eta amaituko da.

2. Musika tresna batean ikaspostu librerik izanez gero, ikasturte osoan egin daiteke matrikulazioa.

3. Instrumentu espezialitateak:

–Eskusoinua.

–Bonbardinoa.

–Kantua.

–Klarinetea.

–Txirula.

–Gaita.

–Gaitako danborra.

–Perkusioa.

–Pianoa.

–Saxofoia.

–Trikitia.

–Tronboia.

–Tronpeta.

–Tuba.

–Biolina.

4. Instrumentu eskolak 7 urterekin hasiko dira.

7. artikulua. Baldintzak eta betebeharrak.

1. 4 urte izatea ikaspostua eskatzen den urteko abenduaren 31n.

2. Eskaera bakar bat aurkeztea ikasle bakoitzeko, eskolako zuzendaritzan edo udaletxeko erregistroan.

8. artikulua. Sartzeko eskaerak.

1. Ikasle berrientzako eskabideak eskolako zuzendaritzan eta udaletxeko erregistroan izanen dira interesdunen eskura, indarrean dagoen edo Alkatetzak onartuko duen eredu estandarizatuaren arabera.

2. Eskaerak eskola zuzendaritzan edo udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira, behar den epean eta moduan. Eskaeraren aurkezpenak ez du automatikoki ekarriko ikaslearen onarpena.

9. artikulua. Onarpena eta baja.

1. Matrikula berritzen duten ikasleek ikaspostuan jarraituko dute, aurreko ikasturteko espezialitate berean, eta aukera izanen dute beste instrumentu batean matrikulatzeko.

2. Ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostuen kopurua kalkulatuko du urtero.

3. Ikasle berrientzat (1. mailakoak –Musika eta Mugimendukoak– salbu), matrikula egiteko hurrenkera ikaspostu libreen kopuruaren arabera ezarriko da.

4. Ikaspostu kopurua baino eskaera gehiago aurkeztu badira, irizpide hauen arabera joko da:

1. Matrikula lehenago aurkeztu zuenaren alde.

2. 8 urtetik gorakoen kasuan, gazteenaren alde.

3. Vianan erroldatutakoaren alde.

5. Matrikulatzeko eskaera aurkezten duten guztiek, aukeratutako musika tresna edozein delarik ere, Musika Hizkuntzan ere egin beharko dute matrikula. Hala ezean, matrikulatu ahal izateko, ikaspostu libreak izan behar dira ikasturtea hasi baino lehen.

6. Musika Hizkuntzan matrikulatzetik salbuetsiko dira eskolako zuzendaritzak ezarritako azterketa gainditzen dutenak, bai eta 18 urtetik gorakoak ere. Halaber, beste eskola edo kontserbatorio batetik datozen ikasleen kasuan, Musika Hizkuntzaren ezagutzak agiri bidez frogatzen dutenak salbuetsiko dira betebehar horretatik.

7. Ezarritako epeetan gauzatu behar da baja zerbitzuan. Horretarako, dagokion inprimakia aurkeztuko da eskolako zuzendaritzan.

10. artikulua. Matrikulazioa.

1. Eskolan eta udaletxeko erregistroan.

2. Izangaiek ikaspostu hutsa aukeratuko dute, ikaspostu guztiak bete arte. Ikaspostua lortu ez dutenak itxarote zerrendan sartuko dira. Itxarote zerrenda indarrean egonen da ikasturteko hirugarren hiruhilekoa bukatu arte. Ordena kronologikoari jarraituko zaio, eta izangai txikienak (8 urtetik gorakoen kasuan) eta herrian erroldatuak lehenetsiko dira, adierazi den bezala.

3. Ikaspostua lortu dutenek matrikularen eskabidea eta hurrengo artikuluko agiriak aurkeztu beharko dituzte zazpi egun balioduneko epean, ikaspostua baieztatzen denetik hasita.

11. artikulua. Dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko aurkeztu behar diren agiriak:

–Eskabide betea, banku kontuaren titularrak sinatua.

–Bankuko datuak, ikasle berrien kasuan.

2. Ulertuko da ezen agiri horiek ezarritako epean aurkezten ez direnek uko egiten diotela ikaspostuari, eta prozesutik baztertuko dira.

12. artikulua. Eskaintzaren baldintzak.

1. Musika eta Mugimendua etapan, gutxienez 4 urte dituztenak sartuko dira, eta adinaren arabera esleituko zaie ikasmaila.

2. 7 urtetik gorakoen kasuan, musika ezagutzak ez dituztenak 2. mailako 1. ikasmailan hasiko dira. Musika ezagutzak dituztenak, dagokien ikasmailan hasiko dira.

3. Eskolako zuzendaritzari dagokio eskolen ordutegia ezartzea.

4. Eskolak arratsaldez izanen dira, astelehenetik ostiralera; helduen kasuan, goizez ere izan daitezke.

5. Ikasliburuak aukeratzeko, beste musika eskola batzuek eta Logroñoko Kontserbatorioak erabiltzen dituztenak hartuko dira kontuan, ikasleek Musika Hizkuntzaren alderdi teoriko-praktiko guztiak ikas ditzaten.

6. Kontserbatorio batean sartzeko probak egin nahi dituzten ikasleek horren berri eman beharko dute, bai Musika Hizkuntzaren irakasleari bai musika tresnaren irakasleari, horretarako prestakuntza espezifikoa jasotzeko. Horrez gain, dagokion gai-zerrenda eta azterketan jotzen ahal diren obren zerrenda jakinaraziko dizkio musika tresnaren irakasleari, aukeratu eta presta ditzan. Ikasleak harremanetan egon beharko du kontserbatorioarekin, matrikulazio epeak eta azterketa egunak ezagutzeko.

7. Irakasleak ez daude behartuta azterketak egitera. Irakasle bakoitzak egunero ebaluatuko ditu ikasleak, eta notak hilero bidaliko dizkie familiei.

8. Ikasturte bakoitzean bi kontzertu eginen dira, bata Eguberritan eta beste ikasturte amaieran. Eskolako zuzendaritzak aldatzen ahalko ditu kontzertu egunak. Parte hartu nahi dutenak arituko dira kontzertuan, bakoitzaren irakasleak gainbegiratuta. Ikasleak ez daude inola ere behartuta kontzertuetan parte hartzera.

9. Aldi baterako edo betiko kanporatuko dira hauetako bat egiten duten ikasleak:

–Errespetua hitzez edo ekintzez ez adieraztea ikasleei edo irakasleei.

–Instalazioetako materiala nahita hondatzea.

–Hizkuntza Musikako 4 eskolatara (edo gehiagotara) justifikaziorik gabe ez joatea, eta/edo instrumentuko ikasgaietako 4 eskolatara.

10. Aldi baterako edo betiko kanporatzearen berri emanen zaie familiei, idatziz. Familiek, bere eskubideak erabiliz, errekurtso bat aurkezten ahalko dute 10 laneguneko epean, jakinarazten denetik hasita. Eskolako zuzendaritzara zuzenduko da errekurtsoa. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateak bere ikastetxeetarako ezartzen duen araudian xedatutakora egokituko da, hurrengo artikuluetako xedapenak ezertan galarazi gabe.

13. artikulua. Eskola egutegia.

Musika Eskolak Nafarroako Hezkuntza Departamentuak finkatutako eskola egutegiari jarraituko dio... Hala ere, aldatzen ahalko da premia espezifikoak daudenean, ikasleek horien berri eman ondoren.

IV. TITULUA

Giza baliabideak

14. artikulua. Irakasleak.

1. Irakasleek katedra-askatasuna dute, betiere hezkuntza-helburuak betetzera bideratua. Eskolako zuzendaritzarekin batera, hezkuntza arloko araudi indarduna betearaziko du.

2. Irakasleen eginbeharrak:

–Arau etikoak zorrozki betetzea, hezkuntza eginkizunak baitituzte.

–Bere hobekuntza musikal, tekniko eta pedagogikoa etengabe bermatzea.

–Eskola zuzendaritzari laguntzea eskolako bizikidetza akademikoaren alde.

–Parte hartzea eskolako zuzendaritzak antolatzen dituen jarduera guztietan.

–Irakasleak kontzertu, grabazio edo halako zerbaitengatik (eta zuzendaritzaren baimenarekin) aldatutako eskolak errekuperatzea, eskolaren funtzionamendu arrunta eragotzi gabe. Irakaslearen gaixotasunagatik eman gabeko eskolak errekuperatuko dira, betiere irakaslea eta ikastetxea libre badaude.

3. Irakasleek bere absentziak justifikatu beharko dituzte eskolako zuzendaritzan.

4. Udalaren Eskola Musikako zuzendaritzak erabateko autoritatea du eskolako funtzionamenduari buruzko edozein erabakia hartzeko. Ikasleek, gurasoek edo irakasleek eragindako hutsak edo gorabeherak jakinaraziko zaizkio derrigorrez, Vianako Udaleko Kultura Zinegotzitzari horren berri eman diezaion, behar diren ondorioak izan ditzan.

V. TITULUA

Ikasleen eta gurasoen eskubideak eta betebeharrak

15. artikulua. Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak.

Ikasle guztiek eskubide eta eginbehar berberak dituzte. Ezberdintasun bakarrak adinaren ondoriozkoak izanen dira.

16. artikulua. Ikasleen eskubideak.

Hona hemen ikasleen eskubideak:

a) Eskolako ikasketa planean jasotzen diren gutxieneko helburuak lortzeko prestakuntza (edo handiagoa) jasotzea.

b) Beren errendimendua objektibotasun osoz ebaluatzea.

c) Ebaluazio sistemen eta irizpideen gaineko informazioa jasotzea irakasleengandik.

d) Argibideak eskatzea programazioaren ondoriozko balorazioez, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerez eta, behar diren neurriak hartuz, pertsonen segurtasunaz, baliabideen kontserbazio egokiaz eta haien xede zuzenaz.

e) Eskolaren funtzionamenduan eta jardueretan parte hartzea.

f) Hutsen eta haiei dagozkien zehapenen berri izatea.

g) Eskolako jarduera behar bezalako baldintzetan egitea segurtasunaren eta higienearen aldetik.

17. artikulua. Ikasleen betebeharrak.

Hona hemen ikasleen betebeharrak:

a) Eskolara joatea eta ikasketa plana garatzen duten jardueretan ahaleginean parte hartzea.

b) Eskola jardueretarako onetsitako ordutegiak zorrozki betetzea; gehienez ere 5 minutuko atzerapena onartuko da.

c) Irakasleen bere ikaskuntzari buruz emandako orientabideei jaramon egitea, eta merezi duten errespetua eta begirunea izatea.

d) Ikaskideek ikasteko duten eskubidea errespetatzea.

e) Garaiz abisatzea joaten ez direnean, bereziki entseguetara edo halako jardueretara.

f) Adingabeen kasuan, ez ateratzea eskolatik ikastorduetan, salbu gurasoen berariazko baimena badute.

g) Eskolaren hezkuntza proiektua eta izaera propioa errespetatzea, araudi indardunarekin bat.

h) Laguntza ematea eskolako antolakuntzaren eta funtzionamenduaren alde.

i) Eskolaren kontzertu eta jarduera publikoetan parte hartzea. Jarduera horietako batzuk ikaskuntzaren parte dira.

j) Dagozkien entsegu eta jarduketetara joatea, justifikatutako kasuetan izan ezik.

k) Eskolako ondasun, altzari, tresna eta instalazioak zaindu eta behar bezala erabiltzea, eta hezkuntza komunitateko gainerako kideen gauzak errespetatzea.

l) Eskolako instalazio, altzari eta materialak behar bezala erabiltzea.

m) Dagozkien prezioak ordaintzea.

n) Noten buletina itzultzea gurasoek sinatu ondoren.

18. artikulua. Gurasoen edo legezko ordezkarien eskubideak.

Hona hemen gurasoen eskubideak:

a) Informazioa eta orientabidea jasotzea haien seme-alaben errendimendu akademikoari buruz.

b) Informazioa jasotzea haien seme-alabak justifikaziorik gabe joaten ez direnean.

c) Informazioa jasotzea haien seme-alaben portaerak ezohikoak direnean, horren aurrean nola jokatu adosteko eskolarekin.

d) Informazio egokia jasotzea matrikulazio epeei buruz.

e) Dagokien irakaslearekin hitz egitea, horretarako ezarritako orduetan eta hitzordua eskatu ondoren.

19. artikulua. Gurasoen edo legezko ordezkarien betebeharrak.

Hona hemen gurasoen betebeharrak:

a) Errespetua eta begirunea izatea irakasle eta ikasleen aurrean.

b) Eskolara joatea eskolako zuzendaritzak eta irakasleek hitzordua finkatzen duten guztietan.

c) Langileen lana ez oztopatzea, eta arauak errespetatzea eskolako sarbideari eta ordenari buruz.

d) Adingabeen kasuan, gurasoek bere orduan utzi eta hartu behar dituzte ikastetxean, eskolak ez baitu ikasleen ardura ikastorduetatik kanpo.

e) Eskolaren hezkuntza proiektua eta arauak errespetatzea.

Azken xedapenetan lehena.–Garatzeko gaikuntza.

Gaian eskumena duen zinegotziari ahalmena ematen zaio ordenantza hau aplikatzetik eta betetzetik sor litezkeen auziak interpretatu eta ebazteko.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1801099