43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-oholean eta 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

I. ERANSKINA

2018ko plantilla organikoa

Lanpostuen zerrenda.

Lanpostua: Idazkari-kontu hartzailea Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Kopurua: 1. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Kopurua: 1. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

II. ERANSKINA

Administrazio kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda 2017ko abenduaren 31n

Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Aliaga Moreno, Íñigo. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio kontratuduna. Maila: A. Lanpostua: Idazkari-kontu hartzailea. Gradua: -. Administrazio egoera: -. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko apirilak 5.

Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio kontratuduna. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio egoera: -. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriak 4.

Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: aldi baterako lan-kontratuduna. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio egoera: -. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilak 6.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1802138