43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, 2018ko ordenantza fiskalen behin betiko onespenaren iragarkian

Akatsa atzeman da Udalaren 2018ko 11. eta 13. ordenantza fiskalen behin betiko onespenaren iragarkian, 2017ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 29an. Honako honen bidez zuzendu egiten da eta honela geldituko dira:

ERANSKINA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (11. ORDENANTZA)

2018ko tarifak

V. epigrafea.–Panteoietarako lurren, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioak.

B) Nitxoak:

EUROAK

Aldi baterako lagapena (10 urte)

348,00

Luzapena, 10 urteko gehiagorako

458,30

75 urteko kontzesioa

2.978,55

ERANSKINA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO ETA EZKONTZAZ KANPOKO ELKARTZE ZIBILAK ERREGISTRATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKION TARIFENA (13. ORDENANTZA)

2018ko tarifak

EZKONTZAK

EUROAK

Ezkontza bakoitzeko prezioa ondoko hau izanen da:

Tafallan erroldatuak

(Bikoteko bi kideetako bat, gutxienez)

131,25

Tafallan erroldatu gabeak

157,80

EZKONTZAZ KANPOKO ELKARTZE ZIBILEN ERREGISTROA

EUROAK

Inskripzioa

50,50

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Tafallan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1801630