43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2018ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Puiuko Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 5ean eman 6/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Uztailaren 26a Herriko jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: santu guztien jaia.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bertako beste jaieguna ere sartuta dago aurreko zerrendan. Udalak proposaturiko egunean izanen da jaiegun hori, hots, 2018ko uztailaren 26an.

Bigarrena.–Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, Puiuko Udaleko lanorduen urteko kopurua ezarri da; 1.592 ordukoa izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–Onetsi den 2018ko lan egutegia dela eta, soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Aipatu ordu horiek 2018ko uztailaren 25ean, 27an eta 30ean hartuko dira; hortaz, bulegoak itxita egonen dira egun horietan.

Laugarrena.–Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Puiuko Udalaren iragarki-oholean argitaratuko da.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Puiun, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1801999