43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Datu pertsonalak dituzten fitxategietan

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPLO, hemendik aitzina) xede nagusia du pertsona fisikoen eskubide oinarrizkoak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea. Xedapen gehigarriak xedatzen duenez, fitxategi eta tratamenduek, Datuak Babesteko Erregistroan inskribaturik egon ala ez, lege honetara egokitu beharko dute, eta titulartasun publikoko fitxategien ardura duten administrazio publikoek fitxategia arautzeko behar den xedapena onetsi beharko dute, edo egungoa egokitu.

Alde horretatik eta eskubide hauek egiazki erabiltzeko behar den informazioa herritarren eskura jartzeko xedearekin, DPLOaren 20. artikuluak ezartzen du ezen, datu pertsonalak badituzte, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa dela orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

DPLOaren 20. artikulu bereko 2. atalean zehazten da fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenak izan behar duen gutieneko informazioa, herritarrei errazteari begira fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideen erabilera, Legeak berak hala aurreikusten baitu.

Azkenik, fitxategia sortu, aldatu eta kentzeko xedapen orokorra argitaratu ondoan, DPLOaren 39. artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko betebeharra.

Aurrekoa ikusirik eta kontuan hartuta organo honek espedientea ebazteko eskumena duela, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren f) apartatuan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–2015eko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 28an, argitaratutako fitxategia aldatzeko erabakia onestea, lehenbiziko eranskinean azaltzen diren zehaztapenen arabera. Hona hemen:

1.–Giza baliabideak (atala: datuen jatorria eta etorkia-Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aldaketa egiteko xedapena eta harekin batean doan eranskina.

Hirugarrena.–Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea ebazpen honen lehen eta bigarren puntuetan agertzen diren fitxategien aldaketa eta sorrera, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Ebazpen hau Musika Eskolako Patronatuari jakinaraztea egiten duen hurrengo bilkuran.

Olaztin, 2018ko otsailaren 2an.–Patronatuaren burua, Mikel Azkargorta Boal.

LEHEN ERANSKINA

1.–Fitxategiaren izena: –Giza baliabideak:

a) Datuen jatorria eta etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: langileak edo lanpostu bat betetzeko izangaiak.

Iragarkiaren kodea: L1801632