43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Zubieta, Ituren eta Elgorriagako Ehiza Mankomunitatea. Tokiko ehiza-barrutiaren eraketa

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Iturengo Udaleko bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten, epe horretan, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Zubieta, Ituren, Elgorriaga eta 86. fazeria.

Iturenen, 2018ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1801822