43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Aldaketa xehatua, 10. poligonoko 1018., 1019. eta 1020. lurzatietan (EU-001 S001/BE-001 S-002 EU-002). Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2018ko urtarrilaren 29ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehatua 10. poligonoko 1018., 1019. eta 1020. lurzatietan (EU-001 S001/BE-001 S-002 EU-002), Fustiñanako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin bat eta hura 72. artikulura egiten duen igorpenarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Fustiñanan, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1801777