43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2018rako zerga-tasak. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Uraren prezio publikoak:

–Hornidura:

  • Kuota finkoa: 30 euro.

Kontsumoagatik:

  • Etxean erabiltzeko: 0,62 euro/m³.
  • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,05 euro/m³.

–Saneamendua: ezarritako prezioak.

Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Jendaurreko epea iraganda inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.

Agezan, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1801931