43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa Ezkabako kanpina handitzeko Plan Berezian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkabako kanpina handitzeko Plan Bereziaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 73. eta 77.4 artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Ezkabarten, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1801810