43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa Iruñalde kaleko 2an. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Iruñalde kaleko 2an igogailua jartzeko barne lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, eraikineko jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat, erabaki hori jendaurrera aterako da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Berriozarren, 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1801936