43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea bete beharrez, aditzera ematen da tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela Bargotako Udaleko Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten, epe horretan, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Bargotako udal-mugartea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2018ko otsailaren 6an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1801776