43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-62

2018ko urtarrilaren 15ean, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rafael Baztarrica Azagra.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzeko eskaera, ukoagatik. Aragoiko Gobernuak prozeduraz igorritako dokumentazioa. Tarazonako bulego delegatua.

Ibilgua: Queiles ibaia.

Alderdia: Templarios. Poligonoa: 3. Lurzatia: 1474.

Udalerria: Monteagudo (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,485 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2012ko ekainaren 13an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 74. liburua, 188. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802314