43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-720

Campsa Estaciones de Servicio SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Campsa Estaciones de Servicio SA.

Xedea: “San Adrian” 11302 gasolindegiko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: San Adrian (Nafarroa).

Gasolindegiko komunetako ur sanitarioek 160 m³-ko bolumena dute urtean, eta hobi septikoan eta iragazki biologikoan tratatuko dira. Hidrokarburoak izan ditzaketen euri urak, berriz, 1 klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira (iragazki koaleszenteaz eta obturazio automatikoaz hornitua); haien bolumena 40 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802194