43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-611

Hiriberri Aezkoako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Hiriberri Aezkoako Udala.

Xedea: Hiriberri Aezkoako saneamendu lanak baimentzea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Artekia erreka (Irati ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Hiriberri Aezkoa (Nafarroa).

Lanen xedea arazteko sistema bat paratzea da, osagai hauekin: lehen mailako dekantazioa (gaur egungo Imhoff biltegia baliatuz), hormigoi armatuzko iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantazioa, poliesterrezko Imhoff tanke bat erabiliz, 14,64 m³-koa eta beira zuntzez sendotua, eta amaieran hezegunea. Isurketaren gehieneko bolumena 8.000 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802191